Pentsaurrekoa: Industria – Makineriaren Renove programa

2014ko Ekaina 05,


Pasa den urtearen amaiera aldera, Arantza Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, eta Alex Arriolak, SPRIko zuzendari nagusiak, Programaren ezaugarri eta helburu nagusiak aurkeztu zituzten. 9,5 milioi bideratu zirelarik programa horretara, Eusko Jaurlaritzak ahalegin berezia egin zuen Euskadiko ETEek makina berriak eros zitzaten, helburua baita beren modernizazioa, segurtasuna eta produktibitatea areagotzea eta, beraz, Euskadiko enpresa-sare osoaren lehiakortasuna hobetzea. Une hartan 63 milioi euroko inbertsioa eragingo zela aurreikusi bazen ere, 44,7 milioitan gainditu dira eragindako inbertsio aurreikupenak.

Egunotan BECen egiten ari den BIEMH28ren barruan, prentsaurrekoan agertu dira Juan Ignacio García de Motiloa, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburua, Alex Arriola, SPRIko zuzendari nagusia, AFM-Makina Erremintaren Fabrikatzaileen Elkarteko presidente Antxon López –programan parte hartu duen sektore garrantzitsuenaren ordezkari bezala– eta BECeko zuzendari nagusi Xabier Basáñez, eta hainbat datu aurkeztu dituzte erakusteko euskal industriak apustu sendoa egin duela produktibitatea, segurtasuna eta lehiakortasuna hobetzearen alde.

Berria errelazionatuaflecha spri

Aurkezpenak



Juan Ignacio García de Motiloa. Eusko Jaurlaritzako Industrial Sailburuordea.

Euskadi industriala.



bideoa



Antxón López. AFMko Presidentea.

Makina Erremintaren sektorea eta Industria-Makineriaren Renove programa.



bideoa



Alexander Arriola. SPRIko Zuzendari Nagusia.

Industria-Makineriaren Renove programari buruzko datuak.



bideoa

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke