Negozio eta finantzaketa aukerak Garapenerako Amerika Arteko Bankuarekin (BID).

2014ko Apirila 29,


BID Latinoamerikako eta Karibeko eskualde mailako finantza erakunde garrantzitsuenetako bat da, eta BIDen barrura biltzen dira Garapenerako Amerika Arteko Bankua, Inbertsioen Amerika Arteko Korporazioa (CII) eta Inbertsioen Funts Multilaterala (FOMIN). CII-k enpresa txiki eta ertainari laguntzen dio eta FOMINek sektore pribatuaren hazkundea sustatzen du dohaintza eta inbertsioen bidez, arreta berezia eskainiz mikroenpresari. Bankuaren barruko Finantzaketa Egituratuaren eta Korporatiboaren Sailak finantzaketa baliabideak eskaintzen ditu enpresa ertain eta handien eskualdeko inbertsio proiektuetarako.

2013an BIDek 14.000 milioi dolarreko mailegu eta dohaintzak onartu zituen, eta zerbitzu, ekipamendu eta obra arloko negozio aukerak sortu zituen hainbat sektoretan, hala nola hauetan: ingeniaritzan eta aholkularitzan, azpiegituretan, energian, garraioan, ingurumenean eta hiri garapenean.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak SPRIren bidez eta Garapenerako Amerika Arteko Ekonomia Bankuaren (BID) laguntzaz antolatu du topaketa hau, euskal enpresek jakin dezaten nola eskura ditzaketen BIDen proiektu eta finantzaketa aukerak eskualde hartako inbertsio proiektuetarako.

Aurkezpenak



Miren Madinabeitia, SPRIko Nazioarte Sailako zuzendaria eta David Fernández Terreros, Lankidetza eta Finantzaketa Multilateraleko burua, SPRI .

Ongietorria, hasiera eta SPRIko Multilateraleko Serbitzuen aurkezpena.



bideoa



Jaime Lorenzo García-Ormaechea. BIDeko kanpo aholkularia Europan.

BID eta sektore pribatua: Inbertsio proiektuak finantzatzeko aukerak Latinoamerikan.



bideoa
PDF



Esther Rodríguez Fernández, Operazioen bazkide seniorra, BIDen bulegoa Europan.

Negozio aukerak BIDek finantzatutako proiektuen lizitazioen bidez: ekipamendu, obra eta zerbitzuen hornidura.



bideoa
PDF



Timoteo Pérez, IKEI Research and Consultancy-ko bazkide-zuzendaria.

Euskal enpresek Garapenerako Amerika Arteko Bankuarekin izan duten esperientzia.



bideoa



Kepa Solaun, FACTOR CO2-ko bazkidea eta zuzendari nagusia.

Euskal enpresek Garapenerako Amerika Arteko Bankuarekin izan duten esperientzia.



bideoa
PDF



Galde-erreguak.



bideoa

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke