Negozio aukerak Floridako Miami-Dade-n

2014ko Ekaina 26,


Interesgarri datuak.


Miami-Dade, Amerika osoko negozioen hiriburua eta nazioarteko merkataritza eta finantza truke globalizatuaren gunea, inbertsio aukera interesgarriak eskaintzen dituzte hainbat sektoretan.

Floridako Estatua, bere 19 milioitik gora biztanlerekin eta bere 800.000 milioi dolarreko BPGarekin,  Estatu Batuetako laugarrena da eta Hegoaldeko Estatuen artean lehena. Negozio jardueraren zati handi bat Miami-Dade konderrian egiten da, merkatu globalarekin kapitalizatu nahi duten enpresek nagusiki aukeratzen duten tokian alegia.

700dik gora  multinazional hasi dira lanean Miamin edo hedatu dira bertara, horien artean BBVA, Telefonica, RyderSystems, Banco Sabadell, EulenAmerica, Burger-King, American Airlines, Amadeus North America, Beckton-Dickinson eta Banco Santander. Miamiri askotan esaten zaio “Amerika osoko negozioen hiriburua”, nazioarteko merkataritza eta finantza truke globalizatuaren gunea delako.

Miami eta Floridak inbertsio aukera interesgarriak eskaintzen dituzte hainbat sektoretan, hala nola eraikuntzarako materialetan, altzarigintzan, informazio teknologietan, farmazian eta bioteknologian, ikus-entzunezkoetan, obra publiko eta esleipen administratiboetan, logistikan, finantza zerbitzuetan eta enpresentzako zerbitzuetan oro har.

Ezaugarri horiekin Miami eta Florida oso kontuan hartzeko moduko bazkideak dira EAEko enpresen nazioartekotze prozesuan.


Aurkezpenak.

Aurkezpenak



Florida: Merkatu informazioa. Miami-Dade Ameriketako negozioen plataforma. Floridan negozioak egiteko kontuan hartu beharreko alderdi legalak.



PDF



Kepa Santisteban, Ipar Eskualdeko Banka Inbertsioen zuzendaria, BBVA.

Enpresen esperientziak Miamin. BBVA



PDF



Xabier Urien. Nazioartekotze zuzendaria, Arista.

Enpresen esperientziak Miamin. Arista.



PDF

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke