Euskal enpresentzako aukerak Wisconsinen

2015ko Apirila 22,


Gobernuak, industriak eta mundu akademikoak garatzen duten lankidetza estuari esker, Wisconsin leku paregabea da produktu aurreratuen garapenean, berrikuntzan eta produkzio eta banaketan diharduten eta AEBetan eta Ipar Amerikan sartu edo hedatu nahi duten enpresentzat.

Ekitaldi horretan frogaturik geratu da Wisconsinek aukera handiak eskaintzen dituela manufaktura, energia, biozeintzia, uraren teknologia eta elikadura industriaren sektoreetan, mundu mailako liderra baita sektore horietan guztietan.

Scott Walker hiru eguneko bisitan egon da Euskadin, eta dagoeneko Arantza Tapia sailburuarekin eta EAEko hainbat klusterrekin elkartu da. Scott Walker-ek, Ipar Amerikako Wisconsin Estatuko gobernadoreak, gonbidapena luzatu die euskal enpresei manufaktura sektorean inbertitu dezaten, Estatu Batuetako zonalde horrek alderdi erakargarriak dituelako horretarako. 

Aurkezpenak



Mark Rhoda, Wisconsin Economic Development Corporation-eko Nazioartekotze zuzendaria

Euskal enpresentzako aukerak Wisconsinen



PDF



Miren Madinabeitia, SPRIko SPRIko Nazioarte Saileko zuzendaria

SPRIren zerbitzuak Estatu Batuetan



PDF



Aitor Sotes, Ingeteam Inc.

Enpresen esperientzia: Ingeteam



PDF

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke