Krisia eta Industria. Iraganako ikasbideak etorkizunaren oinarri

2014ko Urria 29,


Euskadiko azken urteetako historia ekonomikoa industria-politikei buruzko historia da. Gehienetan korrontez kontra egin izan dira, eta ordura arteko sistema ekonomikoaren oinarriak zalantzan jartzen zituzten erronka itzelei egin behar izan diete aurre.

Egia esan, historia aberatsa dugu maila horretan eta etorkizunari begira badugu nondik atera ondorioak, arrakasta ugari lortu dituen historia delako gainera. Ikuspuntu akademikoez ez ezik, eguneroko jardueraren ikuspuntutik aztertutako eta balioetsitako historia ere bada. Gure herriaren eraldaketa prozesuan, gure hirietan eta enpresatan, ukitu eta ikus daitekeen historia da. Testuinguru honetan, eredugarri da Bilbok izan duen eraldaketa, besteak beste, Guggenheimekin egindako apustuarekin. Baina eredugarri dira, era berean, CAF, GAMESA, eta hainbat enpresen kasuak.

Adierazitakoaren guztiaren eta bizi dugun une historikoaren ondorioz, legezkoa dirudi atzera so egitea, gure etorkizunari begira jarraibideak bilatzeko asmoz. Gaudik zioenez, originaltasuna jatorrira itzultzean datza. Inoiz baino beharrezkoagoak diruditen berrikuntza eta sormena horretan daude. Betiko arazoak bizipenek aberastutako ikuspuntu berritutik begiratu beharko genituzke. Ekonomiaren oinarriei bistadizoa emateko garaian, beste garai eta egoera bateko arazoei buru egiten jakin izan zuten begi trebatuak erabili behar dira. Iraganeko eskarmentuak aberastuta egingo diogu etorkizunari bisita.

Aurkezpenak



Irekiera

Jesús M. Ugalde, Jakiundeko Presidentea eta Ibon Areso, Bilboko Alkatea



bideoa



Javier Retegui, Jakiunde. Jon Azua, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde

Euskal Herriko industria-historiaren analisia. Etorkizuna eraikitzeko atzerabegirada



bideoa
PDF



Mikel Navarro, Orkestrako ikerlaria

Euskal Herriko industria-historiaren analisia. Etorkizuna eraikitzeko atzerabegirada



bideoa
PDF



Jose Antonio Garrido. Jakiunde. Andoni Aldekoa, Bilboko Udaleko Plangintza eta Politika Ekonomikoen koordinatzailea hizlari

Bilbo eredu. Industria-tradizioan oinarritutako hiria berreraikitzea



bideoa
PDF



Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbaoko zuzendari orokorra

Guggenheim kasua. Industriari loturiko kulturaren apustua



bideoa
PDF



Andres Arizkorreta, CAFeko kontseilukide-eskuorde eta Jakiundeko kide

CAF kasua. Krisialdi sakon egoeratik sortutako erraldoia



bideoa
PDF



Mª Carmen Gallastegui, Jakiunde

Krisialdi sakon egoeratik sortutako erraldoia



PDF



Ignacio Martín, Gamesako presidente exekutiboa. Pedro Miguel Etxenike, Jakituna eta Jakiundeko Ohorezko Presidentea

GAMESA kasua. Hutsetik sortu eta etorkizuneko sektoreetarantz bideratutako enpresa.



bideoa



Jose Luis Larrea, Jakiunde. MªJose Aranguren, Orkestrako zuzendari orokorra. Javier Retegi, José Antonio Garriko y Mª Carmen Gallastegui, Jakiundeko kideak, jakitunak.

Lehiakortasunaren gakoak. Iraganak etorkizunerako gakoak eskaintzen dizkigu.



bideoa



Estíbaliz Hernáez. Teknologia, Berrikuntza eta Lehiarkotasun sailburuordea, Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Amaiera



bideoa

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke