Kongresu: Indusmedia 2013

2013ko Azaroa 07,


Sare Sozialak zabaldu direnetik, aldatu egin dira erabiltzaileek Interneten elkarrekin harremanetan jartzeko erabiltzen dituzten bideak. Produktuen zuzeneko salmenta egiten duten konpainia multinazional handiek eta enpresa txikiek egoera hau aprobetxatu dute beren onlineko marketin estrategiak egokitzeko. Hala, saltzeko eta bezeroari arreta emateko kanal berri bat sortu dute, arrakasta handia lortu duena. Enpresa industrialak ere eszenatoki berri hau aprobetxatzen hasi dira.

Indusmedia 2013 Kongresuaren helburua izan da topagune bat sortzea ideiak partekatzeko, jakintza zabaltzeko, marketin digitalaren arloko esperientziak eta kasu arrakastatsuak erakusteko eta, batez ere, industri enpresei aukera bat emateko sare sozialen erabilpena areagotu dezaten komunitate desberdinetan (marketina, gobernua edo kudeaketa).

Jardunaldiaren Aurkezpena.

Jardunaldi horretan parte hartu zuten industriaren sektoreko enpresek aukera izan zuten bertatik bertara ezagutzeko zeintzuk diren onlineko merkataritzak eta Interneteko kanalek negozio estrategiak garatzeko eskaintzen dituzten aukerak.

Jardunaldiaren aurkezpen ekitaldian parte hartu zuten Oscar Usetxik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzaren eta Ezagutzaren Sustapeneko zuzendari nagusiak eta Aitor Urzelaik, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendariak.


barra

Industri enpresek onlineko marketinaren arloan izandako esperientzien ekarpenak.

Saio berezi horretan industri arloko enpresek onlineko marketinaren esparruan izandako esperientziak azaldu zituzten. Danobat enpresak esan zuen tona askotako eta teknologia maila handiko makinaren bat saldu zutela ia Internetez bakarrik; Oronak adierazi zuen bezeroek “igogailu” hitza tekleatuz bilatzen dutela Orona enpresa eta ez “konponbideak” hitzaren bidez; Ulmak Sare Sozialetan presentzia izateari buruzko barne eskuliburua izan zuen hizpide, zeinaren helburua baita irudi bakarra ematea eta hedabide sozialetan edo Interneten esperientzia handirik ez duten delegatuei lana erraztea; azkenik, Hiperbaric enpresak aipatu zuen dozenaka mila euro inbertitu dituztela webean eta posizionamenduan, azoka batean inbertituko luketena adina gutxi gorabehera, eta hala, webeko presentzia etengabeko azoka bihurtu dutela.

barra

Miguel Fernandez. Mondragon Unibertsitatea

Nola neurtzen da enpresak sare sozialetan duen inpaktua? Metrikak eta tresnak.

barra

Guillermo Vilaroig. Overalia

Teoriatik praktikara. Overaliak eta Adegik eginiko azterlana.

 

barra

Pepe Tomé. Zinkdo

Lerrokatu presentzia digitala zure enpresako helburuekin.

barra

Mahai-ingurua
Miguel Fernandez, Mondragon Unibertsitatekoa, Guillermo Vilaroig, Overaliakoa eta Pepe Tomé, Zinkdokoa.

Dani Reguerak moderatua

 

barra

Javier Mongelos. DanobatGroup

Marketin Digitala makina-erremintaren sektorean.

 

barra

Saioa Cancio. Orona

Estrategia digitala enpresako estrategiaren zerbitzura.

 

barra

Lander Irazola. Ulma Taldea

Ulma Taldea Sare Sozialetan – Estilo liburua.

 

barra

Francisco Purroy Balda. Hiperbaric

Hiperbaric enpresaren produktu industriala 2.0ren bidez ezagutaraztea.

Aurkezpenak





PDF

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke