Jardunaldiaren edukiak. Zergatik eta nola parte hartzen duten pertsonek enpresan

2016ko Ekaina 01,


Langileen parte-hartzea gorantz doan joera da Euskadin. Gero eta euskal enpresa gehiagok, edozein izanik ere beren egitura juridikoa, tamaina edo jarduera-sektorea, prozesuak abiarazten dituzte  pertsonek beren enpresa-proiektuan duten papera indartzeko eta  pertsona horien parte-hartzea ahalbidetzeko kudeaketan, emaitzetan nahiz jabetzan.

Jardunaldiaren helburua izan da identifikatzea zeintzuk diren parte-hartzearen aldeko apustuaren atzean egon ohi diren motibazio edo egoerak, lehen eskutik ezagutzea gure inguruko hainbat ETEk izan duten esperientzia praktikoa, eta beste zuzendaritza-kargu batzuekin partekatzea eredu parte-hartzaileagoak garatzeko zenbait gomendio praktiko eta ikasitako lezio.

 


Programa

Josu Ocariz. SPRI

Parte-hartzea bultzatzeko euskal enpresek eskura dituzten tresna publikoak

SPRIko Innobideak Pertsonak programaren arduradun Josu Ocarizek adierazi du ekimen honen helburua direla Eusko Jaurlaritzak berrikuntza ez teknologikoa bultzatzeko garatzen dituen estrategiak. Ocarizek Innobideak Pertsonak programaren -pertsonei enpresako kapital sozialean parte hartzen laguntzen diena- helburuak eta ezaugarriak errepasatu ditu.

Bestalde, arrisku kapitaleko Lanpar funtsa (SPRI) aurkeztu du, zeinaren bidez finantzaketa ematen baita pertsonak enpresen kapital sozialean sar daitezen. Osagarri bezala, ASLEk prestakuntza espezifiko bat eskaintzen du parte-hartze hori gauzatu ahal izateko.


bideoa

Descargar presentación pdf.imagen spri flecha


Manuel Vizán. B+i.

Langileen parte-hartzea bultzatzeko arrazoiak eta egoerak

B+i Strategy konpainiako Manuel Vizánek bere esperientziaren bidez azaldu du zein arrazoi eta motibazio dituen enpresa batek hausnarketa bat egin eta langileak enpresan parte hartzera bultzatzeko, ongi jakinik pertsonak direla lehiakortasunaren gakoa.

Besteak beste, arrazoi hauek aipatu ditu: erreleboa ahalbidetzea; aldaketa sasoia enpresaren jabetzan; konpainiak zailtasunak izatea; enpresa bat sortzea; talentua leialdu, atxiki eta aitortzea; antolakuntza efizienteago bihurtzea eta hobetzea; enpresaren ideologia eta filosofia, etab.

Arrazoi horiek guztiek badute premisa komun bat: “Negozioaren edo zati baten jarraipena bermatzea, errotzea eta lurraldeari lotzea.


bideoa

Descargar presentación pdf.imagen spri flecha


Itzaitz Pérez de Goldarazea. Oreka

Pertsonen parte-hartzea bultzatzeko esperientzia praktikoak. Oreka Information

Itzaitz Perez de Goldarazenak, Oreka IT enpresako zuzendari nagusiak, pertsonen parte-hartzean duten esperientzia azaldu du. Oreka 2009an sortutako aholkularitza informatiko bat da, eta egun 30 langile ditu. Enpresa proiektu bat partekatzen duen pertsona talde bat da. Etorkizunari begira, beren gakoetako bat da enpresa parte-hartzaile bat eraikitzea, langileak motibatuko dituena eta talentua atxikiko duena. 2015ean Innobideak Pertsonak programa abiarazi dute eta programako hiru mailetan parte hartu dute: erabakiak hartzeko prozesuetan, irabazien banaketan eta sozietatearen jabetzan.

Hona hemen lortu dituzten lehen ondorioetako batzuk: esperientziak nortasuna eman die konpainia gisa, eta nortasun hori lehiakortasun bihurtuko da denborarekin; “azkar iritsi nahi baduzu, zoaz bakarrik; urrun iritsi nahi baduzu, joan bidelagunekin”.


bideoa

Descargar presentación pdf.imagen spri flecha


Joseba Gobela. Airlan

Pertsonen parte-hartzea bultzatzeko esperientzia praktikoak. Airlan

Girotze ekipo industrialak fabrikatzen dituen Airlan enpresako arduradun Joseba Gobelak azaldu digu planteamendu parte-hartzaile berri bat abiarazi dutela, hiru elementutan oinarrituta dagoena: errotzea, berrikuntza eta pertsonekiko konpromisoa hasieratik bertatik. Innobideak Pertsonak programa lagungarri izan zaie Estatuan eta nazioartean hainbat egoitza dituen enpresa horren parte-hartzea eta konpromisoa ordenatu eta koordinatzeko.

Hausnarketa prozesu baten ostean erabaki zuten urrundu egin behar zutela enpresa klasiko eta paternalisten eredutik, non kudeatzailea izaten baita erreferente bakarra, eta aldatu egin behar zutela erabakiak hartzeko modua. Hala, erabaki partekatuak hartzen dituen enpresa bihurtu da, erabaki horiek batzorde zabalago eta horizontalago batek hartzen baititu.

Joseba Gobelak iradoki du lantaldeak abiapuntu egokia direla eredu parte-hartzaile bat sustatzeko. Lantaldeek aukera ematen diete pertsonei erantzukizuna eta erabakiak hartzeko, enpresa bertikalagoek eskaintzen duten espazio erosotik aterata


bideoa

Descargar presentación pdf.imagen spri flecha

 


Aitzol Alberdi. Alberdi Mekanizatuak

Pertsonen parte-hartzea bultzatzeko esperientzia praktikoak. Alberdi Mekanizatuak

Aitzol Alberdik bertatik bertara azaldu digu 1958an sortutako piezen mekanizatuaren sektoreko famili enpresa baten lekukotza. Bigarren belaunaldia sartzean, birplanteatu egin zuten pertsonen partaidetza, sinetsirik baitaude bitarteko egokia direla enpresaren hazkunderako.

2007an hasi zuten prozesua. Hala, egitura piramidala baztertu eta lantaldeak abiarazi zituzten, pilotatze talde batek koordinatzen duen eredurantz eboluzionatu dutelarik.

Une honetan, prozesu parte-hartzailearen barruan, informazio guztia partekatzen da eta langileek proposamenetan parte hartzen dute, baina behin betiko erabakiak bazkideen esku daude oraindik ere.


bideoa

Descargar presentación pdf.imagen spri flecha

 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke