Jardunaldia PERU: Negoziorako aukerak. Inbertsio eta ezarpena.

2014ko Martxoa 24,


Peruko ekonomia %6,3 hazi zen 2012an eta %5,2 2013an, eta Nazioarteko Moneta Funtsaren (FMI) arabera %6ko hazkunde sostengatua izango du datozen urteetan. Nazioarteko Moneta Funtsaren aurreikuspenen arabera, 2013ko inflazioa %2,8koa izan da, hau da, 2012koa (%3,6) baino txikiagoa.

Peruk inbertsio aukera onak eskaintzen ditu zenbait sektoretan, hala nola energian, azpiegituretan, uraren eta saneamenduaren sektorean, sektore petrokimikoan, telekomunikazioetan, burdinbide, portu eta aireportuetan, meatzaritza zerbitzuetan, higiezinen garapenean, eta abarretan. Gainera, Espainia da Perun  zuzeneko atzerriko inbertsio gehien egin duen herrialdea, 4.405 milioi dolar alegia. Hala, Peru kontuan hartzeko moduko bazkidea izan liteke EAEko enpresen nazioartekotze prozesuan.

Berria errelazionatua ikusi

Aurkezpenak



Bernardo Muñoz. Peruk Espainian duen Enbaxadako ekonomi arloko aholkulari komertziala.

Negozio aukerak Perun.



bideoa
PDF



Raúl Noblecilla, AGN Consultoría y Gestión S.A.C

Atzerriko inbertsioko ezarpen-operatibak (sozietateen eraketa, fiskalitatea, erregistroak…)



bideoa
PDF



Fernando Hortigüela, Ideo Taldeko zuzendaria.

Euskal enpresen esperientzia Perun.



bideoa

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke