Jardunaldi: Euskal Industria, Manufaktura Aurreratuaren aurrean

2013ko Urria 22,


Ezinbestekoa da euskal industriaren lehiakortasuna hobetzea, bere eskaintzaren balioa eta sofistikazioa areagotuz. Horrela, enpresen biziraupena bermatzeaz gain, gure gizarteak ere aurrera egingo du. Manufaktura aurreratua, balio erantsi altuko fabrikazioa edo antzeko beste termino batzuk dira erroka horren erantzuna. Izan ere, mendebaldeko ekonomia gehienak ari dira lanean aipatu erronkari aurre egiteko.

Euskadik eta bertako enpresa-sarea osatzen duten enpresa askok ibilbide esanguratsua egin dute alor horretan. Halere, oraindik asko dago egiteke inoiz bukatzen ez den eta zenbait tamainetako enpresa eta jarduera-sektore bidelagun izan behar dituen bidaia batean.

Abangoardiako teknologiak gehitzea produktu berriak eta prozesu hobeak lortzeko, produktutik zerbitzura edo soluzio pertsonalizatura aldatzea, diseinuan edo markan hobekuntzak egitea industriako elementu kritiko diren heinean, balio-katearen hainbat arloetan banatutako sareak kudeatzea, etab. dira, besteren artean, manufaktura.

Euskal Industria, Manufaktura Aurreratuaren aurrean jardunaldiak 200 lagun bildu zituen atzo Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko auditorioan.

Goran Roos, Australiako Lehen Ministroaren aholkulari taldeko kidea eta fabrikazio arloan munduko aditu garrantzitsuenen artean dagoena izan zen hitz egiten lehena. Bere hitzetan, manufaktura aurreratua, beste inork produzitu ezin duena produzitzeko gaitasuna da, oinarrian.

Ondoren Sabin Azuak (B+I Strategy) estrategian eta kudeaketan fabrikazio aurreratuak dituen inplikazioez hitz egin zuen. Eta ondoren Alexander Arteche (Electrotécnica Arteche Hermanos) eta Ignacio Mataixek (ITP), beraien kasuak aurkeztu zituzten, enpresa horiek fabrikazio aurreratuaren arloan emandako aurrerapausuak.

Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Sailburuak parte hartu zuen azkenik. Euskadi industriala dela eta industriala izaten jarraitu behar duela azpimarratu zuen Sailburuak, “egungo arazo larriei aurre egin behar zaie, baina etorkizuneko estrategien aldeko apostuak bazterrean utzi gabe” gaineratuz.

Jardunaldiari amaiera emateko, Alexander Arriola, Spriko Zuzendari Nagusiak gidatutako galdera-erantzunen txanda egin zen publikoaren eta hizlarien artean.


Aurkezpenak



Alexander Arriola. Spriren Zuzendari Nagusia.

Jardunaldiaren hasiera.Euskal Industria, Manufaktura Aurreratuaren aurrean.



bideoa



Goran Roos. Chairman of Intellectural Capital Service.

Manufaktura Aurreratua: Zer nolako eragina du enpresa gainean?



bideoa
PDF



Sabin Azua. B+I Strategyko Bazkide Zuzendaria.

Manufaktura Aurreratuaren inplikazioa estrategian eta kudeaketan.



bideoa
PDF



Alexander Arteche. Electrotécnica Arteche Hermanos konpainiaren Kontseilari Delegatua.

Artechek Fabrikazio Aurreratuan emandako aurrerapausuak.



bideoa
PDF



Ignacio Mataix. ITPren Zuzendari Nagusia.

ITPk Fabrikazio Aurreratuan emandako aurrerapausuak.



bideoa



Arantza Tapia. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua.

Eusko Jaurlaritzaren ikuspegia_Aurreikusitako aurrerapen-ildoak.



bideoa



Mahai-ingurua.

Alexander Arriola Gidatua. Spriren Zuzendari Nagusia.



bideoa

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke