ES | EU


2014ko Azaroa 28


Ekintzaileek euren enpresa-abenturari ekiten diote ilusio eta ahalegin handiarekin. Gaur egun, oso erraz eta merke egin daiteke sozietate bat, betiere horretarako beharrezkoak diren irizpideak ezagutuz gero.

Negozio berrietan oso garrantzitsua da ekintzaileak sozietate-formula egokia aukeratzea. Enpresaren egoera juridikoa izan zuten aztergai  CEIAk-Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak joan den azaroaren 28an antolatu zuen hitzaldi-tailer batean.


Gaur egungo ekintzaile asko administrari-lanetan ari dira edo arituko dira eta beren enpresetako Administrazio Kontseiluetan egongo dira. Horregatik nahitaez ezagutu behar dute enpresaren funtzionamendua eta bere egoera juridikoa arautzen duen sozietate-araudia. Jardunaldian bertatik bertara azaldu dira sozietate-formula bat ala bestea aukeratzearen arrazoiak, abantailak eta desabantailak.


Hitzaldi-tailer horretan merkatuan nagusi diren sozietate-formulen azterketa sistematiko eta bereizi bat egin da, bat ala bestea aukeratzeko arrazoiak azaldu dira eta batzuen eta besteen abantailak eta desabantailak ere aipatu dira. Hona hemen aipatu dituzten sozietate-formula batzuk: komanditako sozietateak, partaidetzako kontuen asoziazioa, sozietate anonimoak eta mugatuak, kooperatibak eta beste sozietate mota berri batzuk, erantzukizun mugatuko autonomoak eta ondoz ondoko eraketako sozietate mugatuak.



Aurkezpena

Bideo Guztiak