Ikastaroa: Negozioak sortu aro digitalean

2013ko Urria 01,


Kanal digitalak azkar ugaritu dira eta gizartean, orokorrean, zabalkunde handia izan dute; hori dela eta, enpresa asko, derrigorrean, kanal horiek erabiltzen hasi dira, baliabide horiek eskaintzen dizkieten aukerez baliatzeko. Ordea, ez dute pentsatu euren helburu estrategikoei nola erantzun diezaioketen, eta ez dute baliabide horien inplementazioak beraien helburuei erantzuten dion jakiteko ibilbide orririk egin.
Helburuak
Jardunaldi honetan hausnarketa estrategikoa egingo dugu:- Gure proiektu digitalak erakundean egiten ari garen gainontzeko ahaleginekin bat datozen eta horiek bultzatzen dituzten jakiteko.- Gure merkatuan lehiarako abantailak izaten laguntzen diguten jakiteko.

 

Gai Zerrenda Zehatza
1. Kontsumitzailearen joerak eta aldaketak, eta arlo digitalean oinarrituta dauden eredu berriak.Kontsumitzailea gailu digitalen jabe egin denetik izan diren aldaketak eta egiteko eta harremantzeko modu berriak ezagutu, eta erakundeok aldaketa horiek nola aprobetxatu ditzakegun ezagutu, kontsumitzailearengana hobeto egokitzeko.
2. Proiektu digitalak sortzeko prozesuak eta kanal digitalen kudeaketa.Proiektu digitala pentsatzeko, sortzeko eta ebaluatzeko zer egin behar dugun xeheki aztertuko dugu (proiektuaren tamaina kontuan hartu gabe); era horretan gure helburuei erantzuteko lan egiten duen ziurtatuko dugu.Ondorengo galderei erantzungo diegu: Ze kanal sortu behar ditugu? Nola sortuko ditugu? Nola neurtuko ditugu bere emaitzak? Nola antolatuko ditugu?
3. Digitaletik abiatuta sortutako negozio eredu berriakIngurune berriak kontsumitzailearengana hurbiltzeko era berriak sortu ditu, salmentarako, harremanetarako eta lankidetzarako. Arrakasta izan duten eredu eta metodologia berrien gakoak ikusiko ditugu, gure negozioetara ekartzeko.

 

Hizlariaren biografia
Pepe Tomek espainian komunikabide digitalen arloko aitzindarietako bat da. 1992. Urtean, multimedia sistemak erabilita, urrutitik egiteko formazio proiektuak garatzeari ekin zion. Erresuma Batuan 5 urtez lan egin zuen jolasen industrian. Ondoren, Bartzelonara joan zen eta Pixelbox Comunicación sortu zuen, Espainiako lehen agentzia interaktiboetako bat, geroago Icon Medialab suediar aholkularitzari saldu ziona.
Orduz geroztik, hainbat marketin eta komunikabide agentzia zuzendu ditu, CP Interactive Proximity, Grey Direct & Interactive eta Netthink Isobar esaterako. Bi urtean RocaSlavatella aholkularitzako Bazkide Zuzendaria izan zen, eta gaur egun Zinkdo marketin digitalaren enpresako Bazkide Zuzendaria da.Komunikabide digitalen alde sozialen eta komunikabide desberdinak bat egitearen aldeko zale amorratua da, eta esperientzia handia dauka enpresa eta erakundeei laguntzen, sareek eta komunikabide interaktiboek lehiarako ekar diezaioketen abantailak aprobetxatzeko.
Zenbait kongresutako hizlaria da eta eskolak ematen ditu zenbait negozio-eskolatan (ESADE, UAB, EADA, INESDI, CMUA eta La Salle).
“Conecta! – La empresa en La Red Social” liburuaren egilea da.

Aurkezpenak





PDF

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke