Euskal enpresentzako aukera berriak Mexikoko Energiaren sektorean

2014ko Azaroa 12,


Datu interesgarriak.

Iñigo Urkullu Lehenkariak, Arantza Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak eta Alexander Arriolak, SPRIko zuzendariak Mexikora egindako bidai komertzialaren testuinguruan, Eusko Jaurlaritzak jardunaldi bat antolatu zuen herri hartan, urriaren 30ean, energiaren sektoreko euskal hornitzaileek bertatik bertara ezagutu ditzaten Mexikoko organismo eta enpresa garrantzitsuenak eta jakin dezaten zein aukera duten beren produktu, zerbitzu eta teknologiak eskaintzeko Mexikok onartu berri duen energia erreformaren ostean.

Gobernu mexikarraren energia arloko erreformak berekin dakar energiaren industria berriro diseinatu beharra, eta, beraz, aukera berriak sortuko dira beren produktu, zerbitzu eta teknologiak eskaini nahi dituzten enpresa eta antolakundeentzat.

Gainera, Mexikoko energia mix-ean energia berriztagarriak sartzeko, ezinbestekoa izango da azpiegitura elektriko berrietan inbertitzea eta horrek ateak zabalduko dizkie garraio eta banaketa elektrikoaren sektoreetako euskal enpresei, eta baita ere energia berriztagarrien esparrukoei.

Bestalde, hidrokarburoak esploratzeko eta ekoizteko egingo den inbertsioak ere aukera interesgarriak ireki ditzake euskal enpresentzat, batez ere ingeniaritzentzat eta “Oil&Gas” sektoreko instalakuntzetarako ekipo ondasunak fabrikatzen dituztenentzat.


Aurkezpenak.

Aurkezpenak



Francisco Barnés de Castro. Energia Erregulatzeko Batzordea

Energiaren sektorea Mexikon.



PDF



Sener, Secretaría de Energía

Energia arloko erreformaren alderdi garrantzitsuenak



PDF



Cluster de Energía de Euskadi.

Energiaren sektorea Euskadin



PDF



Santander Bankua

Oportunidades de inversión derivados del Plan Nacional de Infraestructura y la Reforma Energética



PDF



Elektrizitatearen Batzorde Federala

Nola bihurtu CFEren hornitzaile. Etorkizuneko proiektuen aurkezpena



PDF



Energia Eolikoaren Elkarte Nazionala

Energia Eolikoaren Elkarte Nazionala



PDF



Ernesto Marcos, Mexikoko Petrolio zerbitzurako enpresen Elkarteko presidentea

Petrolio zerbitzuak ematen dituzten enpresen Mexikoko Elkartea



PDF



Mario Gabriel Budebo, EXI-Mexikoko Energia eta Azpiegituren Sustapena

Mario Gabriel Budebo, EXI-Mexikoko Energia eta Azpiegituren Sustapena



PDF

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke