Energia Eolikoaren Sektoreak dakartzan aukerak Brasilen

2013ko Abendua 20,


Aukera da Brasilgo Energia Eolikoaren hedapena, azken proiektuak eta Brasilgo industriaren premiak ezagutzeko.

Brasil da munduan energia berriztagarri gehien ekoizten duen herrialdeetariko bat. Aurreikuspenen arabera, Brasilgo energia ekoizpena %29 haziko da 2016ra arte eta hazkunde handiena energia eolikoan emango da.

Brasilgo energia matrizearen iturri nagusia ur-energia da, herrialdean instalaturiko potentzia osoaren %78,7arekin.

Ehuneko hori %71,2raino jaistea aurreikusten da 2016an. Gainerako energia iturriek, hots, gasak, biomasak, diesel olioak eta, besteak beste, energia eolikoak euren kuota emendatuko dute datozen hiru urteetan eta azken hori izango da gehien haziko dena, instalatutako potentzia 145.377Mw-raino iritsiko baita 2016an.

Lortu nahi den helburua da herrialdeko energia guztiaren %10 energia eolikoa izan dadila 2021erako. Jardunaldi honen gaia izango da Energia Eolikoaren hedapena eta horren eragile nagusiak: esleitutako azken proiektuak eta Brasilgo industriaren premiak. Brasildik etorritako adituak izango ditugu eta azalduko dituzte zeintzuk diren lege eta zerga arloetako gakoak, bai eta aukerak eta finantzabideak.


Hitzaldiak

Aurkezpenak



Miren Madinabeitia, SPRIren Nazioarte Saileko zuzendaria.

Hasiera, ongi etorria eta aurkezpena



bideoa



José Ignacio Hormaeche, Euskal Herriko Energia Klusterreko zuzendaria

Brasilgo aktualitatea eta Sektore Eolikoaren Eragile Nagusiak



bideoa
PDF



Goretti Sampayo, Gamesa Eolica do Brasil-go Erosketa zuzendaria

Brasilen Ezartzeko Estrategiak. Hornitzaileentzako aukerak



bideoa
PDF



Rafael Valverde, Bahia Estatuko Gobernuko Industria eta Meatzaritzako superintendentea.

Energia Eolikoaren sektorea Brasilen. Aktualitatea eta aurreikuspenak Bahiako Estatuan.



bideoa
PDF



Leonardo Briganti, Briganti Advogados-eko zuzendaria.

Administrazio eta lege arloko gakoak Brasilen (Energia Eolikoaren sektorea). Garapenerako Banku Nazionalaren (BNDES) finantzabidea lortzeko gakoak



bideoa
PDF



Mahai-ingurua



bideoa

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke