Zure negozioarentzako ikastaro praktikoak: negozio aukerak

2013ko Urtarrila 21,


Urtarrilaren 21ean (astelehena) Rafael Galánek, Emprendedores argitalpeneko erredaktoreak, ekintzaileentzako tailer bat eskaini zuen azaltzeko nola sortu daitezkeen negozio aukerak sektore helduetan eta merkatu nitxo gorietan.

Rafael Galánek enpresen adibide ugariren bidez azaldu zigun nola aurkitu negozio aukerak sektore helduetan. Rafael Galánen arabera, teoria oso erraza da: aztertu behar da aukerak hauetakoren bat eskaintzen dien merkatuari/bezeroei:

  • Produktu berri bat
  • Produktu hobea; edo
  • Produktu merkeagoa

Baina apur bat zailagoa da hori guztia praktikan eta martxan jartzea. Horregatik, negozio aukera onenak sortzen dira merkatu bat esperientzia profesionalaren bidez ezagutzen denean, baina beti bezala, salbuespenak ere badaude.

Besteren kontura lan egiten baduzu, bilatu negozio ideiak zure enpresarenak ez diren sektoreetan, zerbitzua beste era batera eskaintzeko moduak, beste sektore batzuetan funtzionatzen duten eta zure merkatura eraman daitezkeen zerbitzua edo produktua saltzeko moduak, e.a.

Batez ere merkatuaren ezagutza profesional horrek emango dizkigu ondoko hauek lortzeko ideiak:

  • Produktu berri bat
  • Produktu hobea; edo
  • Produktu merkeagoa

Tailerrean benetako joerak/aukerak aurkeztu ziren, benetako enpresen esperientziatik abiatuta. Kontua ez da sektore handiei buruzko aholkularitza handi baten nazioarteko merkatu azterlan handi bat egitea, beharbada ezagutu ere ez duzue egingo eta; sektore helduetako aukerak aurkitu behar dira, eta baita ere sektore batetik bestera estrapola daitezkeenak:

  • Kalitatezko zerbitzuen marka zuriak (kostu txikiagoan saltzeko marka zuriari kontrajarriz).
  • Zerbitzuen irismena hedatzea.
  • Kalitatezko zerbitzuak eskaintzea prezio gerraren ondorioz zerbitzu txarra eskaintzen den tokietan.
  • Bitartekari kopurua murriztea.
  • Lan egiteko marjina murriztea: produktu hobea saltzea gutxiago irabazi arren.
  • Arrazoizko prezioen estrategiaz baliatzea: %70eko marjinak desagertzen ari dira.
  • Prezio eta eskaintza dinamikoak, haran-uneen arabera.
  • Lizentziei uko egin eta zerbitzua saltzea.
  • Lizentziak bezeroekin partekatzea.
  • Berrikuntza baliagarria: kostuak aurreztea helburu duten garapen teknologikoak.
  • Nitxo produktuen Long-tail banaketa.
  • B2B+B2C konbinaketa
  • Interneteko harpidetza ereduak.
  • Delicatessen kontzeptuak zerbitzuetan.
  • Erabiltzen ez diren baliabideak beste enpresa batzuekin partekatzea, proposamen berriak sortzeko.

Baita ere esan zen negozio bat martxan jarri nahi duenak hainbat aukera dituela bere proiektua aurrera eramaten lagunduko dion negozio aukera bat bilatzeko:

  • Merkatua aldatuz. Saldu produktu berbera beste kontsumitzaile batzuei
  • Premia berriak. Ba ote dago ase gabe dagoen premiarik?
  • Publiko berriak.
  • Kontsumitzeko une berriak.
  • Produktuaren ezaugarriren bat aldatzea. Hobetu produktuaren erabilpena.
  • Produktu berarentzako erabilpen berriak.
  • Hibridoak: konbinatu produktuak edo konbinatu zerbitzuak.
  • Aldatu salmenta kanala
  • Aldatu kokapena

Horretarako, galdera hauek aztertu eta erantzun behar dira:

  • Zure ideiak badu bezerorik?
  • Zeintzuk dira bezeroak?
  • Nolakoak dira zure lehiakideak?
  • Eta are garrantzitsuagoa dena: Nola garatuko duzu?

Hona hemen ekintzaileei negozio aukera on bat sortzen lagunduko dieten zenbait bide:

  • Esperientzia profesionala
  • Esperientzia pertsonala
  • Ideiak inportatzea
  • Azoketatik
  • Blogetatik
  • Webetatik
  • Atzerriko egunkari eta aldizkarietatik
  • Eskualdeko eta tokiko prentsatik
  • Nazioarteko ikerketa funtsak ikertzea.
  • Enbaxadetako bulego komertzialetara jotzea.

Aurkezpenak

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke