Composite materialen sektoreko aukerak Kanadan.

2014ko Maiatza 13,


Interesgarri datuak.

Kanadako composite materialen sektorea sektore heldu bat da, 300 bat enpresa eta 50.000 langile inguru biltzen dituena. Bere merkataritza- eta berrikuntza-potentzialari esker, sektore hori indarra hartzen ari da esportatzaile bezala eta lider bihurtzen ari da nazioarteko merkatu askotan, gainera, kluster boteretsuak ditu aeronautikaren eta automozioaren sektoreetan eta baita ere energia eolikoaren alorrean, azken hau delarik oraintsuago garatu dena. Kanadak composite materialen arloko gaitasun eta aplikazio ugari biltzen ditu sektore aeronautikoan: aeroegiturak, gas-turbinako motorrak, eta sistema mekanikoak, hala nola lurreratzeko trenak. Kanadako industria aeronautikoa batez ere zibila da, baina askotan arlo militarrean aplikatzen da.
Gainera, Kanadak lidergo garrantzitsua du composite materialen berrikuntzan eta, hain zuzen, lidergo hori erdietsi du arlo horretara bideratutako zentro berrien laguntza handia jaso duelako, hona hemen zenbait: Composites Innovation Centre – Manitoba Inc (CIC), irabazi asmorik gabeko erakunde publiko-pribatua, abangoardiko ekipoak dituzten laborategiak eta composite materialen ikerketan espezializatutako 23 unibertsitatez osatutako sarea.
Negozio aukerez betetako eszenatoki honen aurrean, SPRIk, lankide izan dituelarik Kanadako Enbaxada, Hegan, Gaiker eta Arabako Teknologi Parkea, jardunaldi bat sustatu du Kanadako composite sektorearen aukerak aztertzeko, Espainiako eta Kanadako I+G-ko lankidetza programak ezagutzeko, Euskadiren potentzial berritzailea erakusteko eta sektore honetako euskal enpresen adibide arrakastatsuen berri emateko.

Bideoak eta aurkezpenak.

Aurkezpenak



Marian Ibarrondo. Invest in the Basque Country Arduraduna. SPRI

Erregistroa



bideoa



Yves Belliveau, Agregatu komertziala, Kanadak espainian duen Enbaxada.

Composite Materialen Sektorea Kanadan



bideoa
PDF



Sean Mckay, Composites Innovation Centre zentroko presidentea eta zuzendari nagusia.

Composite Materialen Sektoreko aukerak Kanadan: inbertsioak, merkataritza eta lankidetza.



bideoa
PDF



Mª Pilar González Gotor, Energia, Garraio, Fabrikazio eta Gizarte Digitaleko Departamentua. Sustapen eta Lankidetzako Zuzendaritza.

Espainia eta Kanada arteko programak Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako lankidetza errazteko.



bideoa
PDF



Edorta Larrauri, GAIKER-IK4ko zuzendari laguntzailea.

Composite Materialen arloko Berrikuntza Euskadin, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean.



bideoa
PDF



Fernando Campo. Aernnova Engineering Zuzendari Nagusia

Kanadarekin elkarlanean lortutako arrakastaren adibide bat Composite Materialen arloan (diseinua eta fabrikazioa)



bideoa
PDF



Rocco Lagioia, Chief Operating Officer de ITRB Group.

Kanadarekin elkarlanean lortutako arrakastaren adibide bat Composite Materialen arloan (I+G+B). ITRB eta Kanadako hainbat erakunderen arteko lankidetza.



bideoa



Martín Fernandez Loizaga, HEGAN Zuzendaria.

Ondorioak eta amaiera.



bideoa

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke