Interneteko postontzi seguruei eta kutxa gotorrei buruzko Nazioarteko Kongresua

2015ko Ekaina 22,

spri_tics_congreso_metaposta

“Interneteko Postontzia” (Electronik Post Box), “Kutxa Gotor Elektronikoa” (Safe electronic box) edota “Posta Elektroniko Ziurtatua” izenarekin eremu elektronikoan postontzi tradizionalaren papera asumitzeko sortu diren zerbitzu digital ugarik dihardute mundu osoan.

Kongresu honetan bildu ditugu Europako esperientzia arrakastatsuak zerbitzu digital berrietan hiritarrentzat eta enpresentzat Administrazioak eta enpresa pribatuek eskainita

Programa

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako sailburua

Kongresuaren sarrera


bideoa


Herik Andersen. E-Boks

e-Boks Sistemaren (Danimarka) eta bere inplementazio-esperientziaren aurkezpena

Gaur egun, Danimarka Europako herrialde digitalizatuena da. Horretan zer ikusi handia du herritarren % 100ek erabiltzen duen e-Boks izeneko postontziko eta kutxa gotorreko sistemak. e-Boks sistemaren erabilera zabaltzeko gakoa Danimarkako Legebiltzarraren erabaki bat izan zen. Legebiltzarrak, alderdi politiko guztien adostasunarekin, sistema gizartearen esparru guztietara zabaltzea sustatu zuen. Gaur egun, 20.000 enpresa eta erakunde baino gehiagok igortzen dituzte dokumentuak e-Boks sistemara


bideoa
PDF


T-Systems. Kai Schmitz-Hofbaner

De-Mail (Germany)

Sistema mistoa da (Kutxa Gotorra + Posta Elektronikoa + Jakinarazpen Elektronikoa). Dokumentuak jasotzeko eta gordetzeko, edo pertsonen, enpresen eta administrazio publikoaren arteko harreman ofizialerako euskarri ziurtatu gisa erabil daiteke.


bideoa
PDF


Radek Horacek Barne Ministerioa. Txekiar Errepublikako Gobernua

Data Box (Txekiar Errepublika)

Txekiako Gobernuak sustatutako eta Txekiako Postetxeak kudeatutako sistema bat da, Txekiako administrazio publiko osoaren laguntza daukana.
Txekia Errepublikako gobernua azkartzen ari da DATA BOX sistema abian jartzeko prozesua, herritar eta enpresekiko harremanak baliabide digital hutsez gauzatu ahal izateko. Helburu horrekin, DATA BOX integratu egin da Czech POINT deritzan Txekiako administrazio publikoaren atari bateratuko zerbitzuetan.


bideoa
PDF


André Gonçalves Silva. CTT. Correios Portugal.

Viactt (Portugal)

Portugaleko Postetxearen mendeko sistema da. ViaCTTek gero eta erabiltzaile gehiago ditu enpresetan eta administrazio publikoan, eta inplementazio-erreferentzia garrantzitsuak lortu ditu banka, aseguru, energia, telefonia eta ur sektoreetan, udaletan, e.a., baita klubetan ere, esaterako Portugalgo Sporting taldean


bideoa
PDF


Hakan Johansson. Digimail. Suecia

Mina Meddelanden (Suecia)

Suediako gobernuak kudeatzen duen herritarren postontzi-sistema da. Mina Meddelanden sistema Digimail gordailu eta postontzi seguruen zerbitzuarekin artikulatuta dago, eta hau, berriz, gobernuak, tokiko administrazioek eta enpresek erabiltzen dute. Sistema hori osasun esparruan esperimentatu da oraintsu, herritarren dossier medikoaren bertsio laburtu baterako euskarri gisa.


bideoa
PDF


Paul Zeef eta Wouter Welling. LOGIUS. Barne Ministerioa. Holandako Gobernua.

MijnOverheid (Holanda)

Herritarren postontzian (MijnOverheid) integratutako gordailu bat da, Holandako administrazio publikoak erabilia izateko sortua


bideoa
PDF


Gaëtan Paccou. DHIMYOTIS

Ma Preuve (Frantzia): Kutxa gotorrak jabetza intelektuala babesteko

Enpresen jabetza industrial eta intelektuala babesteko premia gero eta handiagoa den gure garai honetan, konpainiei gero eta gehiago interesatzen zaie garapen teknologiko, prototipo edo proiektuen froga digital fede-emaileak sortzea, horiek guztiak organismo espezializatuetan erregistratu baino lehen, edo sekretu industrial gisa gordetzea komeni zaielako. Arlo horretan herrialde aktiboenetako bat Frantzia izaki,


bideoa
PDF


Javier Gómez. METAPOSTA

Metaposta (Euskadi). Enpresen agirien legezko zaintza eta faktura elektronikoa

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Interneteko postontzi sistema segurua da, Estatuan martxan dagoen sistema bakarra. Postontzi eta gordailu seguruen zerbitzua eskaintzen die hiritarrei eta enpresei, bertan gorde ditzaten hainbat igorlek (finantza erakundeek, administrazioek, telefono eta energia operatzaileek, hornitzaileek, bezeroek, prestakuntza zentroek, e.a.) bidalitako dokumentuak. Aukera ematen du sinadura digitalak erabiltzeko eta Zaintza Legala eskaintzen du


bideoa
PDF

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke