“Basque Industry 4.0” bideoak begirada bat dira teknologiaren eta ikerketaren etorkizunari.

2016ko Azaroa 23,


Euskal enpresek lantegi adimendunaren inguruko azken joerak eta berritasunak ezagutzeko aukera izango dute aurten ere BASQUE INDUSTRY 4.0 Biltzarrari esker.

Euskadin elektronikako eta informazioko teknologien (EIKT) industria-aplikazioei buruzko erreferentziazko hitzordu bihurtu den topaketa hau, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak antolatu du, SPRIren bitartez, eta euskal industria-inguruneko puntako enpresen, klusterren, zentro teknologikoen eta unibertsitateen partaidetzaz.

Euskal industria-­ehunaren barruan sinergiak sortzea da, laugarren industria-iraultzari lotutako prozesuen inplementazioarekin batera, BASQUE INDUSTRY 4.0ren helburu nagusia.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak industria ulertzeko era berri hau etorkizuneko estrategia bihurtzearen alde egin duen apustuaren ildoko jarduera honek gero eta ikusmin handiagoa sortzen du enpresa txiki eta ertainen artean. Hemen, gertu-gertutik ezagutu ahal izango dute zeintzuk diren beren lantegietan dagoeneko inplementa ditzaketen prozesuak, eta bertatik bertara egiaztatu ahal izango dute nola lagunduko dieten prozesu horiek zerbitzuaren kalitatea hobetzen eta kostuak murrizten. Horrez gain, harremanetan jarri ahal izango dira, fabrikazio aditiboa, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, cloud computing-a, big data, ikusmen artifiziala edota zibersegurtasuna oinarritzat hartuta, beren enpresetarako propio asmatutako tresna berriak garatzen lagunduko dieten eragileekin.

 

Argitalpenak

 


Programa

Alexander Arriola, SPRI Taldeko zuzendari nagusia

HASIERA ETA ONGIETORRIA


bideoa


Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua

EUSKADIKO ESTRATEGIA. BASQUE INDUSTRY 4.0.

Argi izan dezagun inoiz ez dela existitu, ez dela existitzen eta ez dela existituko gure industria erlaxatzeko moduko konfort-gunerik”. Hitz hauekin inauguratu du gaur goizean Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak Basque Industry 4.0 biltzarraren hirugarren edizioa. Lantegi adimendunari buruzko Euskadiko erreferentziazko topaketa hau Donostiako Kursaalen antolatu da aurten. Bertan, sailburuak argi utzi du bertaratutako 2.000 pertsona baino gehiagoren aurrean, “adi eta erne egon behar dugula inguruan dagoenaz, nazioarteko egoeraz, gure ekoizpenaren kalitateaz, gure berrikuntza-ahalmenaz, eta batez ere, gure kudeaketa etengabe berrikusteaz, merkatuak agintzen duenaren arabera, nahiz eta batzuetan haizeak gure alde jotzen duen”. “4.0 industria behin-betiko geratzeko etorri da, eboluzionatzeko eta gure industriaren nazioarteko lehiakortasuna eta posizionamendua hobetzeko. Ondo kontuan izan behar dugu hori guztia”, esan du.


bideoa


Günter Beitinger doktorea, Fabrikazioko presidenteordea. Digital Factory Division-SIEMENS AG.

ENPRESA DIGITALA

Sailburuaren agerraldiaren ondoren, bertaratutakoek Günter Beitinger Siemens-eko Digital Factory Division-eko fabrikazio arloko presidenteordeari entzuteko aukera izan dute. Beitinger-ek “ekoizpen-kudeatzaile baten ikuspuntutik” azaldu du multinazional alemaniarrak fabrikazio digitalean bildu duen esperientzia, industria-prozesuak hiru dimentsiotan simulatu eta bistaratu, proiektu eta fabrikazio garaiko kostuak murriztu eta merkaturatu arteko epeak laburtzen dituen soluzio bati esker. Beitinger-ek nabarmendu duenez, “prozesu hauetako asko, estandarizazioa kasu, enpresa txikien esku daude.


bideoa


DIAL 4.0: TERTULIAREN MOMENTUA

Mahainguru bat antolatu da gaur Titanium, ABB, CIE Automotive, Microsoft eta Gestamp bezalako enpresen ordezkarien artean, gai honen inguruan dituzten ikuspegiak partekatu eta egungo egoera, etorkizuna, estrategiak, gakoak, erronkak eta abar azal ditzaten, Enrique Rodal teknologietan trebatutako kazetariak zuzendutako eztabaida batean.

Beatriz González (GESTAMP), José Esmoris (CIE AUTOMOTIVE) Marc Segura (ABB), Borja Lanseros(TITANIUM), Ana Montero (MICROSOFT EUROPA)


bideoa


Javier Díaz (PLETHORA IOT ETXE-TAR TALDEA)

LIDERRARI BEGIRA. DIGITALIZAZIOAN NABARMENDU DEN ENPRESA INDUSTRIAL BATEN ESPERIENTZIA

Basque Industry 4.0 topaketan, Etxe-Tar makina-erremintako konpainia gipuzkoarrak ere parte hartu du. Etxe-Tar dugu Euskadin digitalizazioaren aldeko lasterketa lideratzen ari diren enpresetako bat, eta bere esperientzia 4.0 Industriaren arloko lideragoaren eredutzat har daiteke.


bideoa


MATCHING 4.0. “ALIANTZEN MOMENTUA”

Elkarren osagarri diren start-up eta enpresen arteko aliantzak. Industria-enpresa askok 4.0 industriara jotzearen premia garbia ikusi dute, eta hori bakarrik egin ezin dutela konturatu dira. Horregatik, teknologiak erabiltzea erabaki dute, aliantzen bitartez nahiz horiekin osatuko diren start-up teknologikoen bitartez. Horrela, industria tradizionalen eta TEIC enpresa berrien arteko “matching” aliantzak sortu dira. Eusko Jaurlaritzak sustatutako BIND 4.0 ekimenaren esparruan sortuta enpresen esperientzia aurkeztuko da.

ABB - Irisbond I Mercedes Benz - Bigda Solutions I Danobat Group - Innovae I Euskaltel - Decidata


bideoa


PROZESU, PRODUKTU ETA ZERBITZU ADIMENDUNETARAKO ALIANTZAK

Elektronika eta Informazio Teknologietako industrien eskutik, industria-enpresen lehiakortasuna indartzen duten prozesu, produktu eta zerbitzuetan aplikatutako EIKT irtenbideen kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira.

José Mª Ansola (ANER SISTEMAS INFORMÁTICOS, S.L), Cristina de la Maza (CARSA-Grupo Innovalia), José Ignacio Román (IDS INGENIERÍA INFORMÁTICA INDUSTRIAL, S.A), Fran Manzano (IGARLE, S.L.), Iñaki Eguia (ITS - Unit7), Igor Pérez (SEMANTIC SYSTEMS, S.L.), Armando Astarloa (SoC-e), Unai Extremo (VIRTUALWARE 2007, S.A.)


bideoa


4.0 ETORKIZUNERA BEGIRA

Ikuspegi didaktikoan oinarrituz eta aplikazioak erakusteko helburuarekin, euskal unibertsitateek eta teknologia-zentroek teknologiaren eta ikerkuntzaren egoera aurkeztuko digute 4.0 industriaren esparruan, gaur egungo arte-egoeratik harantzago.

Josu Bilbao (IK4-IKERLAN), Ane Blanco (TECNALIA), Pablo García (DEUSTOTECH – Univ. Deusto), Zigor Azpilgain (MONDRAGON U.), Basilio Sierra (UPV/EHU)


bideoa

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke