Basque Industry 4.0 laguntza programen aurkezpena

2015ko Apirila 29,


Eusko Jaurlaritzak hiru programa berri jarri ditu martxan “Basque Industry 4.0” Fabrikazio Aurreratuaren alde egin duen apustua gauzatzeko, eta programa horien helburua da elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKTak) inplementatzea manufaktura arloko industrietan, ETEetan eta oro har enpresa-sarean, eta baita ere transferentzia teknologikoko proiektuak babestea.

Hiru programa horiek (Basque Industry 4.0Industria Digitala eta Lankidetza Digitala) 5,2 milioi euroko aurrekontua dute eta apirilaren 21etik daude zabalik, nahi duenak eskaerak egin ditzan www.spri.eus atarian, SPRI Taldearen web orrian. Basque Industry 4.0 programa (2,1 milioi euroko aurrekontuarekin); Industria Digitala programa (2,4 milioi euroko aurrekontuarekin);  eta Lankidetza Digitala programa (670.000 euroko aurrekontuarekin).

Europa 2020 estrategiaren bitartez espezializazio adimenduna nagusi den herrialdeetako garapen ekonomikoa sustatzea da. Horrek esan nahi du eskualde, herrialde eta eremu ekonomiko bakoitzak hobeto egin behar duela lehendik ondo egiten duena eta instituzioek ondo dabiltzan sektore horietan garatzen diren ekimenak babestu behar dituztela.

a style=”line-height: 18.2000007629395px;” title=”ikusi albistea” href=”http://www.spri.eus?p=8044&lang=eu”>Ikusi erlazionatutako albistea

Aurkezpenak



Estíbaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntza sailako sailburuordea

Basque Industry 4.0ren estrategia eta helburuak



bideoa



Aitor Urzelay, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzarako zuzendaria

Ekimenaren aurkezpen orokorra eta laguntzen programak



bideoa



Spri Taldeko Teknologia eta Berrikuntza sailako zuzendaria

Basque Industry 4.0ren hiru laguntzaren programak



bideoa



Basque Industry 4.0 programaren laguntzak



PDF



Industria Digitala programaren laguntzak



PDF



Lankidetza Digitala programaren laguntzak



PDF

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke