Alemania eta Euskadiren arteko elkarrizketa 4. iraultza industrialari buruz. Euskadi Europaren abangoardian

2014ko Azaroa 06,


Arantza Tapia

Hortaz, Wahlster jauna, zure iritziz zein da egun Alemaniako gairik garrantzitsuena? Zeintzuk dira 4.0 Industriaren helburu nagusiak?

Wahlster jauna

Nik uste dut oso garrantzitsua dela hurrengo maila lortzea industria-automatizazioan, Alemaniako produkzioa mantendu nahi dugulako, baina baita ere, teknologia hau beste herrialde batzuetara esportatu nahi dugulako. Hau oso garrantzitsua da gure langileentzat, gizarte zahartua dugulako, gero eta zaharragoa, eta gure langileak lantegietan gera daitezela nahi dugulako; horregatik, lagundu egin behar diegu. Gainera, produkzioa berdea eta hirikoa izan dadila lortu nahi dugu, zero isuria duen produkzioa.

Arantza Tapia

Zuk uste duzu EAEn ere ildo beretik lan egin dezakegula? Ze, hemen, aspalditik produktu ugari fabrikatzen ari diren enpresa txikiak ditugu, baina IKTk ere garatu eta erabili behar ditugu gure lantegietan. Hori funtsezkoa da guretzat; alde batetik IKTak ditugu eta bestetik fabrikatzaileak, baina biak batu eta elkarrekin lan egitea lortu behar dugu.

Wahlster jauna
Hori da. Niretzat EAE leku aproposa da horretarako: industria-tradizio luzea duzue, enpresa deribatu onak, ikerketa-zentruak eta IKTk. Orain, denek elkarrekin lan egitea lortzen baduzue, bereziki txikienek eta ikerketa-zentruek, nik uste dut aukera asko dituzuela buru izateko eta Alemaniarekin eta iraultza industrialararekin kooperatzeko, argi baitago Alemaniak ezin duela bakarrik egin.
EAEko langileek beraien gaitasunak gara ditzatela behar dugu, horrela, Europan lanpostu berriak sortzeko eta gehiago esportatzeko.

Arantza Tapia 
Zure hitzaldian CO2 isuriak, ingurumen politikak eta hiri txikiak aipatu dituzu, baita enpresak hiri erdietan kokatzea. Nik uste dut guzti hori ona dela guretzat, ¿Alemaniak eta EAEk elkarrekin lan egin dezakete helburu horiek lortzeko?

Wahlster jauna
Baietz espero dut. Hemen produkzio egitura oso ona dagoela uste dut, eta lehen aipatu dudan bezala, herrialde honetan industria-tradizioa dago, jendeak badaki zer den gogor lan egitea, langile trebatuak daude eta leku atsegina da. Uste dut oso ondo legokela elkarlanean aritzea.

Arantza Tapia
Eskerrik asko hemen izateagatik, gure artean, eta espero dut etorkizun hurbil batean elkarrekin lan egin ahal izatea.

Wahlster jauna 

Eskerrik asko, eskerrik asko.

 


Beste bideoak eta aurkezpenak. Basque Industry 4.0. imagen spri flecha

Aurkezpenak





bideoa

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke