Jardunaldi: ETEentzako Instrumentua: ETEentzako aukerak Horizonte 2020 programan.

2013ko Urria 24,


2020 Programari buruz Kontuan harturik ekonomia globalaren testuinguruan benetako lidergoa izango duen gizarte europar bat bultzatu beharra dagoela, eta Europar Batasuneko herritarren garapen sozioekonomiko handiaren zutabe izan diren balore historikoak sustatu nahi direla, Europako Batzordeak, Europa mailako politikak gauzatzeko arduradun bezala, HORIZON2020 izeneko programa handinahitsua garatzea proposatu du 2014-2020 epealdirako.

programak hainbat nobedade ditu aurrekoekin alderatuta, euren artean berrikuntza eta demostrazioa sustatzea, gure gizarteak bi elementu horien bitartez eskura ditzan bere garapen osorako bidean aurkituko dituen desafio eta erronkak gainditzeko behar dituen jakintzak. Aurreikusitako helburuak lortzeko oinarrizko hiru zutabe handi finkatu dira, eta horien gainean eraikiko da 2014-2020 epealdirako aurreikusi den Programa: – Lidergo industriala – Erronka sozialak – Zientzia bikaina.

Jardunaldiaren aurkezpena

2020 programari buruzko jardunaldiaren helburua da ekimen honek Enpresa Txiki eta Ertainentzat dakartzan aukerak erakustea. ETEek ongi aprobetxatu beharko dituzte aukera horiek  prozesu eta produktu berrietan beharrezkoa duten lehiakortasun abantailak garatzeko eta hartara negozioari gaitasun handiagoa emateko eta nazioarteko merkatuetan errentagarritasuna lortzeko.

Aditu mahaiaren ekarpenak

Mahaia Jardunaldiko saio berezi bat izango da eta Europako Programetan adituak diren pertsonek parte hartuko dute. Partaide horiek, berriki izan duten esperientziatik abiaturik, gogoeta batzuk eskainiko dizkigute eta euskal ETEen indar-gune eta ahulezia nagusiei buruzko azterketa bat egingo dute, HORIZON 2020 programan arrakastaz parte har dezaten.

horiek osatzeko hainbat gomendio emango dituzte EAEko enpresentzat, Europan parte hartzeko arrakastaren giltza izan daitezkeen faktoreak ezagutu ditzaten eta informazio kualifikatua izan dezaten Organismo Publikoei buruz, informazio horri esker beren helburu teknologiko eta sozioekonomikoak irits ditzaten, garapen orekatu baten arabera eta Euskadi bezalako gizarte aurreratu eta garatu bati dagokion bezala.

Agenda

09:30   Izen-emateak

10:00   Irekiera saioa 
Leire Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Teknologia zuzendaria. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

10:30   ETEentzako instrumentua. ETEentzako aukerak HORIZON 2020 programan

Luis Guerra, ETEentzako eta Arrisku Kapitala Eskuratzeko Batzordeko ordezkaria, CDTI- Centro para el Desarrollo   Tecnológico Industrial

11:15   Funtsezko faktore batzuk proposamen arrakastatsuak egiteko 

J. Francisco Liceaga, Berrikuntza eta Sustapenerako zuzendaria, I- TEC.

11:45    Etena – kafea

12:15   Adituen Mahaia: ETE eta Organismo Publikoentzako analisiak eta gomendioak

José Amores, Garapen eta Berrikuntza Zuzendaria, EGILE XXI

Javier Laucirica, IK-4ko Ikerketa zuzendaria

Begoña Rodríguez, Estrategi eta Teknologi area zuzendaria, Tecnalia

Luis Guerra, ETEentzako eta Arrisku Kapitala Eskuratzeko Batzordeko ordezkaria, CDTI

Javier Gabilondo, SPRI – Enterprise Europe Network

13:15   Mahai-ingurua-galderak-aipamenak

13:45: Amaiera 
Alexander Arriola. SPRIko Zuzendaritza Nagusia

Norentzako:

ETEek eta Berrikuntza, Teknologi eta Zientzia Euskadiko Sarea

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke