Innovae: “4.0 Industriarekin bat egiten ez duten enpresek, lehiakortasuna galdu dezakete”  

2016ko Abendua 07,

Pablo Ayala, Innovae enpresaren zuzendaria


Euskal enpresa, ABB eta Danobat Group-ekin batera, Bind 4.0 programaren testuinguruan kokatutako errealitate gehituaren bi proiektutan ari da

 

Errealitate gehituan eta birtualean oinarritutako soluzioen garapenean espezializatutako Innovae gipuzkoar konpainia, Danobat Group gipuzkoarrarekin eta Suitzako ABB enpresarekin batera, errealitate gehituaren inguruko bi proiektutan lan egiten ari da, startup-ak bizkortzeko Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako Bind 4.0 programaren testuinguruan.

 

“Errealitate gehituaren interfaze aurreratuek, enpresen eraginkortasuna, produktibitatea eta segurtasuna hobetzea ahalbidetzen dute”, azaldu du Innovae-ko CEO Pablo Ayalak. 4.0 Industriaren paradigma berrian, Ayalak uste du “euren fabrikazio sistemetan, laugarren industria iraultzaren teknologia berriak txertatzen ez dituzten enpresek, lehiakortasuna galdu dezakete eta trenetik kanpo gelditu”.

 

Innovae-k datuen aurreratutako irudikatzeko sistemak eskaintzen ditu, eta horiek, industrian aplikatuta, informazioaren eta produkzio-prozesuen digitalizatzea ahalbidetzen dute. Ekonomia global berri honetan hazi eta lehiatzeko, Innovae-k gaur egun, Bind 4.0 programan dihardu, 4.0 Industriaren esparruan, enpresentzako talentua erakartzea eta startup-en bizkortzea konbinatzen dituen horretan. Euskal enpresa, errealitate gehituan oinarritutako bi proiektu burutzeko aukeratu dute.

 

Horietako lehena, Danobat Group-ekin batera garatutakoa, makina-erremintan oinarrituta dago eta doitasun osoz, bertan gertatutakoa ezagutzeko aukera emango dio, erlojuak edo adimendun betaurrekoak bezalako gailu mugikorrak erabilita.

 

Bigarren proiektuak, ABB-rekin lankidetzan, beso-robotiko industrialen eskura errealitate gehituan oinarritutako teknologia jarriko du, informazio gainjarriaren bitartez, robotaren barrualdea ezagutzeko aukera eman eta bere zainketa errazteko.

 

Bi proiektuek, euskal taldeak azaltzen duen arabera, bi enpresen informazio kritikoaren mantentzea eta irudikatzea hobetuko dituzte. “Merkatuan posizionatzeko aukera emango digun produktu sendotu bat izatea espero dugu etorkizunean”, adierazi du Innovae-ko CEO Pablo Ayalak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke