Jardunaldia: I4MS – ICT Innovation for Manufacturing SMEs ekimenaren aurkezpen jardunaldia

2013ko Azaroa 21,


Euskal ETEek aukera izango dute Robotika, HPC/Cloud/Simulazio, Laser eta Sentsorika arloetako proiektu pilotuetan parte hartzeko deialdi irekien bidez.

SARRERA

Europako Batzordeak berrikuntzako ekimen berri bat jarri du martxan 77 milioi euroko aurrekontuarekin. Manufaktura sektoreari eta bereziki teknologia maila altuko enpresa txiki eta ertainei (ETEei) zuzenduta dago, beren produktibitatea hobetu dezaten IKTen (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) arloko aurrerapen berriak aplikatuz. Europak lehiakor izan nahi badu sektore honetan, kalitate handiko produktu oso berritzaileak eskaini beharko ditu merkatuko prezioan. Produktu horien osagai berritzailea askotan sortzen da IKTen arloko azken aurrerapenak integratzean. Ekimen honetan sustatzen diren teknologiak alor hauetakoak dira:

 

– Ingeniaritza eta fabrikaziorako simulazio zerbitzuak, Lainoko Zerbitzuen hornikuntza barne.
– Fabrikazioko laser teknologiazko aplikazio berritzaileak.
– Robotikako konponbideak fabrikazioko aplikazio berrietarako.
– Fabrikazio pertsonalizatuko ekipamendu adimenduneko konponbideak.

IKTen sektoreko ETE berritzaileei edota Manufaktura sektoreko ETEek interesatuek esperimentuen deialdietan (proiektu pilotuak) parte hartu ahal izango dute. Aurreikuspenen arabera, 2013aren amaieratik 2015era arte 150 bat berrikuntza esperimentu jarriko dira martxan.

1. Produktuak edo fabrikazio prozesuak hobetzeko finantza arloko zuzeneko laguntza.
2. Teknologia eta ezagutza berriak barneratzea, eta
3. Tokiko ekosistemaz kanpoko merkatu eta bazkide berriengana iristea.

 

EGITARAUA

09:30 Erregistroa eta ongietorria
10:00 PPP delakoak eta beren papera Europan. Factories of the Future PPP.
Javier Gabilondo, EEN – SPRI
10:15 I4MS ekimena. Aukerak fabrikazioaren eta informazio teknologien arloko ETEentzat. Silvia de la Maza, Innovalia elkartea
10:45 Open Calls. Zer dira deialdi irekiak eta nola parte hartu daiteke?
Carmen Polcaro, Innovalia elkartea).
11:15 I4MS ekimeneko hainbat proiekturen aurkezpena:

INTEFIX – Intelligent fixtures for the manufacturing of low rigidity components.
Oscar Gonzalo, IK4-Tekniker, (proiektuko liderra)

11:30 LASHARE – Sharing Innovation through Laser based Equipment Assessment.
Pablo Romero, AIMEN, (proiektuko bazkidea)
11:45 APPOLO – Hub of Application Laboratories for Equipment Assessment in Laser Based Manufacturing.
Carlos Molpeceres, UPM, (proiektuko bazkidea)
12:00 CloudSME – Cloud based Simulation platform for Manufacturing and Engineering.

Rubén Vallès, Zaragozako Unibertsitateko BIFI Institutua, (proiektuko bazkidea)

12:15 Galde-erreguak
Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke