IndusMedia – Marketin Digitala Enpresa Industrialentzat

2013ko Urria 22,


Sare Sozialen ugaritzeak aldaketa nabarmena ekarri du interneteko erabiltzaileen elkarreraginean. Multizionalek zein salmenta-zuzeneko enpresa txikiek online marketineko estrategiak moldatu egin dituzte egoerari etekina ateratzeko. Horrela, salmentarako eta bezeroentzako arreta bide berri bat ireki dute arrakasta handiz. Era berean, enpresa industrialak ere jokaleku berriaz baliatzen hasi dira.

Indusmedia Biltzarraren helburua ideiak trukatzeko eta ezagutza areagotzeko gune bat eskaintzea da. Horretarako enpresen esperientziak eta marketin digitalaren arloko adibide arrakastatsuak izango dira hizpide; batez ere, enpresa industrialen komunitate ezberdinen arteko (marketina, gobernua, kudeaketa…) sare sozialen erabilerari dagozkionak.

EGITARAUA


09:00 – 09:30 Harrera, izen-ematea eta materialen banatzea.
09:30 – 10:00 Biltzarraren hasiera emate ekintza.
10:00 – 10:40 “Nola neurtu enpresak sare sozialetan duen eragina. Neurkerak eta baliabideak”. Miguel Fernandez Arrieta.
10:40 – 11:20 Teoriatik praktikara. Overaliak eta Adegik egindako azterlana. Guillermo Villarroig.
11:20 – 11:50 Kafea
11:50 – 12:30 “Lerrokatu presentzia digitala zure enpresako helburuekin”. Pepe Tomé.
12:30 – 13:10 “Lasterketak kronometratzen direnetik, korrika azkarrago egiten da”. Gemma Muñoz.
13:10 – 13:45 Mahai-ingurua. Dani Reguera-k moderatua.
14:00 – 15:30 Koktela Hotal Londres y de Inglaterra-n (inskripzioaren barne).
15:30 – 16:00 I. kasu praktikoa: Danobaten nazioartekotzea. Javier Mongelos – Danobat Group.
16:00 – 16:30 II. kasu praktikoa: Estrategia digitala enpresaren estrategiaren zerbitzura. Saioa Cancio – Orona.
16:30 – 17:00 Kafea.
17:00 – 17:30 III. kasu praktikoa: ULMA Taldea Sare Sozialetan: Estilo Gida. Carlos Sarabia – Grupo ULMA.
17:30 – 18:00 IV. kasu praktikoa: Hiperbaric: 2.0-a erabiliz produktu industrial bat ezagutarazteko. Francisco Purroy Balda – Hiperbaric.

PREZIOA: 30€

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke