Jardunaldia: Infoday HORIZONTE 2020 NMP. Nanozientziak, Material Aurreratuak, eta Fabrikazio eta Transformazio Aurreratua

2014ko Urtarrila 23,


Helburuak

2020 Ostertza programaren lehen deialdiak 2013ko abenduan abiatu dira. Jardunaldi honen xedeak hauexek dira: 2020 Ostertza programaren berrikuntza nagusiak zein diren jakitea; “Nanozientziak, Material Aurreratuak, eta Fabrikazio eta Transformazio Aurreratua” izeneko gizarte-erronkaren ikerketaren ildoak eta arlo honetako ekimen nagusien funtzionamendua xehetasunez ulertzea.

Hartzaileak

I+G+b-n zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituzten enpresa eta enpresen elkarteetako pertsonak, klusterrak, aholkularitza-enpresak, etab., eta Zientzia, Teknologia eta berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak.

Elkarrizketak CDTIrekin

Ideia edo proiektu proposamena CDTIrekin aztertzeko interesa izanez gero, BILERA-FORMULARIOA eska behar zaio Judith de Prado andreari, jardunaldia izan bitartean (jdeprado@innobasque.com). Betetako formularioak jasotzeko azken eguna urtarrilaren 16a izango da. Egin daiteken azterketa kopuru mugatua kontuan hartuta, harremanetan lehenbailehen jartzea gomendatzen da.

Zer da “elevator pitch”a?

“Elevator pitch”a enpresa edo ideia berria bazkide izan daitezkeenei, oso denbora laburrean aurkeztean datza. Ideia balizko egoera batetik abiatzen da: bazkide izan daitekeena proiektu batean lankidetzan aritzeko nola konbentzitu igogailuan aurkituz gero. 2020 Ostertzak NMPn eskaintzen dituen aukerak kontuan hartuta, zuzena eta zehatza izan beharra dago, eta grina transmititu; hori guztia 5 minutu baino gutxiagoan lortu behar duzu. Parte hartzeko interesa izatekotan eta informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Andere Goirigolzarri andrearekin (agoirigolzarri@innobasque.com).


 

Agenda

09:00   Izen ematea
09:30   Irekiera

Leire Bilbao Elguezabal. Teknologia eta Estrategiako zuzendaria Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna Sailean, Eusko Jaurlaritza

09:45   HORIZONTE 2020: Ikerketa eta Berrikuntzarako Esparru Programa berria

Andere Goirigolzarri Garaizar. Proiektu zuzendaria, Innobasque

10:05   Lidergo industriala – Nanozientziak, Material Aurreratuak, eta Fabrikazio eta Transformazio Aurreratua: lan programa eta ekimen publiko-pribatuak

Lucía Íñigo Paarmann. NMPB-ren ordezkaria, CDTI

11:05   Ostertzean parte hartzen laguntzeko zerbitzuak

Javier Gabilondo Maruri.  Enterprise Europe Network Basqueren koordinatzailea – SPRI

11:25   Casos prácticos de colaboración empresa-centro tecnológico en Europa.

– Dematerialised Manufacturing Systems: A new way to design, build, use and sell European Machine Tools

Juanjo Zulaika Muniain. Ikertzailea, Tecnalia

Arrate Olaiz Artola. Berrikuntza zuzendaria, Ibarmia

– Bigarren proiektua konfirmatzeke

12:05   Galderak / eztabaida
12:15   “Elevator pitch”a* / Proposamenak aztertzeko bilerak**
13:00   Kafe networking-a (lan-harremanetarako kafea)
13:30   Jardunaldiaren amaiera

 

Izen ematea

https://infodayh2020-nmp.eventbrite.es

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke