Histocell: “Gure gastuen %60 baino gehiago I+G-ra bideratuta dago”

2016ko Iraila 05,

Julio Font, Histocell enpresako zuzendari nagusia


Bizkaitar konpainiak zauri kronikoak sendatzeko apositu bat komertzializatzeko baimena lortu du

 

Medikuntza birsortzailera dedikatutako Histocell enpresa bioteknologikoak, Reoxcare bere produktua komertzializatzeko baimena lortu du aurten; produktua, beste tratamenduei erantzuten ez dioten ultzera eta zauri kronikoak zaintzeko apositua da.

 

“Histocell-ek aurten arrakasta handia lortu du. Bere lehen produktu sanitarioaren, Reoxcare deiturikoaren, bai baimen erregulatorioa, bai komertziala lortzea bezalako gertaera gogoangarria erdietsi baitu”, adierazi du enpresako zuzendari nagusi Julio Fontek.

 

Reoxcare, apositu aurreratua da, azaleko zaurien tratamendurako propietate antioxidatzaileak dituen apositu aurreratua da, eta ultzera kronikoak, traumatismo edo zauri kirurgikoak tratatzera bideratuta dago.

 

Gaur egunean, soluzioak patentea du Europan eta komertzializazio akordioa lortu du Txina, Hong Kong eta Macaun.

 

“Hurrengo urteetan, konpainiaren emaitza-zerrendarako diru-sarrera asko izan dezan produktua izan dadila espero dugu”, hausnartu du Fontek.

 

Enpresak, bere estrategiaren funtsezko oinarrietako bat, I+G-an egindako inbertsioa dela uste du eta bere lorpen nabarienetakoen artean, produktuen garapenean egindako aurrerapausoa kokatu du; une gogoangarri horiek administrazio publikoen lankidetzari esker lortu ditu.

 

“Gure gastuen %60 edo %70 baino gehiago I+G-ra bideratzen dira”, aitortu du Fontek eta ibilbide horretan “Eusko Jaurlaritzaren aldetik laguntza eta euskarri egonkorra” izan dutela gaineratu du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke