2014.ko Global Innovation Day

2014ko Urtarrila 30,


 Zatoz Global Innovation Day-ra, aurki itzazu azken ideiak eta egitasmoak berritzen dutenekin berrikuntza egiteko

Global InnovationDay gunean Innobasqueko bazkideek Euskadin egiten ari diren berrikuntza emango dute ezagutzera, eta horregatik berrikuntzaren eskaintzaren eta eskariaren topaketa-gunea izango da.Ekintzaileek, gazteek, seniorrek, ETEek, mikroETEek eta enpresa finkatuek jardunbide berritzaile egokienak erakutsiko dituzte, eta inspirazio-iturri izango dira bertaratzen diren guztientzat.

Hasiera-hitzaldia

Carmen Medina-ren eskutik, Deloitte-ko Berrikuntza Federalaren Zentrokoa da eta CIAren Inteligentzia Azterketarako Zentroaren zuzendari izana; lan-kultura gardenaren eta lankidetzazkoaren alde egiten du, teknologiek eskaintzen dizkiguten ezagutzeko aukera berriei zukua ateratzearen alde eta etorkizunari aurrea hartzearen alde, horretarako erakundeetan erabakiak hartzeko prozesua arindu behar delarik.

Hitzaldiak

Adituen 3 panelekin: berrikuntza-proiektuetan inbertitzeko eredu berriez, gizarte-erantzukizun korporatiboaren eta berrikuntzaren arteko erlazioaz, eta ahalmen berritzailearen indizearen aurkezpenaz arituko dira.

Ikusi hitzaldiak

Tailerrak

Berrikuntza esperimentatuko duzu Innobasqueko bazkideek zurekin partekatuko dituzten 20 dinamika parte-hartzaileetan.

Ikusi tailerrak

Txokoak

Parte hartuko duten 35 erakunde baino gehiagoren produktu eta zerbitzu berritzaileak ezagutu ahal izango dituzu honelako eremuetan: teknologia, enpresa-kudeaketa, diseinu, finantzaketa, logistika, hezkuntza, elikadura, teknologia garbi, kirol, adimen emozional, guztion onuraren ekonomia, osasun, bideo-joko, app, musika eta abarretan.

Informazio gehiago

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke