Gamegune. Euskal Encounterreko eSports txapelketa

2014ko Uztaila 04,


eSport-en Europa mailako lehiaketa bat da Gamegune. Haren ospea handituz joan da, Euskal Encounterren barruan, 11 urtez, eta Counter Strike 1.6 du joko izarra.

Counter-Strike 1.6 lehiaketa gisa hasi zen, eta CPLrako (Cyberathlete Professional League) leku bat eskaini zuen sari gisa. Irabazlea Dallasera joan zen, gastu guztiak ordainduta, finalean parte hartzera.

Gamegune bakoitzean, hainbat nazionalitatetako 21 taldek hartu dute parte. Gehienak europarrak izan dira, baina izan dira Hego Amerikako, Ipar Amerikako eta Asiako hainbat herrialdetako parte-hartzaileak ere.

Gamegune 11 aldiz egin da Euskal Encounterren barruan eta 2 aldiz Mexikon, Aldea Digital topaketan.

Aurten, Euskalduna Jauregian egingo da, eta 2014ko txapelketarik interesgarrienetako bi izango ditu ardatz: League of Legends eta Counter-Strike: Global Offensive Female

 

CS:GO Female

Counter-Strike: Global Offensive (CS:GO) eSport-en erakusgarri argia da, kirol-espirituaren hainbat alderdi elkartzen baititu: talde-lana, lehia eta aukeraberdintasuna.
Arrakasta izan duenez, logikoa da jokoak lehiatzeko gogoa piztu izana hainbat eta hainbat jokalariri.
2001etik aurrera, Eskandinavian, Alemanian, Herbehereetan, Ingalaterran eta Frantzian, lehen talde profesionalak agertu ziren. Europa osoa igarotzen dute, enpresa handiek babesten dituzten txapelketetan parte hartzeko.
Emakumeen parte-hartze handiena duen eSport-etako bat da.
Jokoa 2012an eguneratu dute, eta 1999koa da lehen bertsioa.
Munduko onlineko jokalarikomunitaterik handienetako bat du, eta Steam plataforman dago eskuragarri.
Merkaturatu zenetik 15 urte igaro diren honetan, lanpartyetan eta Interneten gehien jokatzen den jokoa da.
Steam-en datuen arabera, onlineko jokalarien kopurua, egunean 150.000 eta 300.000 artekoa da, eta hilean 3 milioi jokalari ditu.

– Txapelketa honetan, Europako onenen artean hautatutako 8 talde lehiatuko dira, gonbidapen bidez lortzen baita parte hartzea.

– Kanporaketak kanporatze bikoitzeko bracket bidez egingo dira.

– Partidak streaming bidez emango dira, Internetez.

– Jokoetako bakoitzeko esatari ezagunak izango dira casterak.

– Agertokian 10 ordenagailu izango ditugu partidetarako, antolakuntzarentzako eta prentsako kideentzako ordenagailuez gainera.

– Pantaila erraldoi bat izango dugu, 5.000 lumeneko proiektore batekin, bai eta soinua eta argiztapena ere, zein bere teknikariekin.

– Aretoak 300 ikuslerentzako lekua dauka.

 

League of Legends

League of Legends (LoL) hedapen handiko joko bat da.
Fantasiazko munduetan gertatzen da, eta 5 jokalariko taldetan jokatzen da, oro har. AEBn eta Europan gehien erabiltzen den onlineko jokoa da. 2014aren hasieran, egunean 27 milioi jokalari zituen.
Mundu osoan, 85 bat milioi jokalari ditu. Kirol errealek bezalaxe, LoL jokoak ohiko denboraldi bat du (herrialde ugaritan), Izarren Liga bat (aurten, Parisen) eta Munduko Txapelketa bat (aurtengo udazkenean, Seulen).
2013aren erdialdean, League of Legends-en jokalari profesionalak eliteko kirolaritzat onartu ziren Estatu Batuetan —aurrerapauso handia izan zen eSport-entzat—, eta izen hori jasotzen duten laneko bisak ere eskuratu zituzten.
League of Legends Season 3 World Championship lehiaketa Ipar Amerikan egin zen, eta streaming bidez 32 milioi jarraitzaile izatera heldu zen. Aldi berean, 8,5 milioi lagunek ikusi zuten.

– Txapelketa honetan, Europako onenen artean hautatutako 8 talde lehiatuko dira, gonbidapen bidez lortzen baita parte hartzea.

– Kanporaketak kanporatze bikoitzeko bracket bidez egingo dira.

– Partidak streaming bidez emango dira, Internetez.

– Jokoetako bakoitzeko esatari ezagunak izango dira casterak.

– Agertokian 10 ordenagailu izango ditugu partidetarako, antolakuntzarentzako eta prentsako kideentzako ordenagailuez gainera.

– 6 m x 4,5 m-ko pantaila erraldoi bat izango dugu, 10.000 lumeneko proiektore batekin, bai eta soinua eta argiztapena ere, zein bere teknikariekin.

– Espazio bereizi bat jarriko dugu taldeek beroketak egin ditzaten partiden aurretik.

– Aurkezle bat izango dugu bata bestearen atzetik egingo diren kanporatze-faseei bidea emateko.

– Aretoak 650 ikuslerentzako lekua dauka.

 

Hitzaldiak

Hitzaldietan, hainbat gai landuko dira: eSport-ak, negozio-aukera berriak, bideo-jokoen munduari balioa ematea eta mundu horri lotutako gaiak.
Webgunean jarriko ditugu, zehaztuz joan ahala.

 


Sarrerak

Ikusle moduan joateko aukera dago.

Salneurria (hiru egunak barne hartzen ditu):
Counter-Strike: Global Offensive Female: 3€
League of Legends: 5€

Akreditazioa ekitaldiko sarreran jaso ahal izango da, NANa aurkeztuz, ostiraleko 9:00etatik aurrera

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke