SPRIko -Kanpo Sarea eta Euskal Enpresaren arteko topaketak. INVEXPORT2013

2013ko Urria 02,


Lantzean behin, SPRIko Nazioarte Sailak topaketak antolatzen ditu euskal enpresak harremanetan jar daitezen SPRIko Enpresa Bulegoetako Zuzendariekin eta SPRIk hainbat herrialdetan dituen Tokiko Aholkulariekin.

Hala, aukera ematen diogu zure enpresari, inolako konpromisorik gabe, banan-banako elkarrizketa bat egiteko interesa duzun herrialdeko SPRIko ordezkariekin.

Oraingo honetan, topaketak urriaren 2 eta 3an izango dira BEC-eko Luxua Aretoan, INVEXSPORT 2013 ekitaldiaren barruan.

Hauek dira SPRIren kanpo sareak euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko eskaintzen dituen zerbitzu batzuk:

•Xede diren merkatuen informazio eta analisia.
•Atzerriko merkatuan komertzialki sartzeko aukera.
•Atzerrian merkataritza eta produkzio ezarpenak egiteko laguntza.
•Aldi baterako kokapena.
•Prospekzio bidaia indibidualizatuak antolatzea.
•Tramiteekin laguntzea.
•Tokiko agintariekin eta administrazioekin harremanetan jartzea.
•Finantza arloko laguntzak.

Oficinas SPRI en: Alemania, Argentina, Brasil, Chile, China, Colombia, Coop. y Financiación multilateral, Estados Unidos, India, México, Países Bálticos, Polonia, Reino Unido, República Checa, Rusia, Singapur y Turquia.
Consultores SPRI en: Argelia, Australia, Austria y Suiza, Balcanes, Benelux, Bulgaria, Canadá, Corea, Egipto, Emiratos Arabes Unidos, Filipinas, Francia, Hungría, Irlanda, Israel, Italia, Japón, Malasia e Indonesia, Marruecos, Países Nórdicos, Perú, Portugal, Rumanía, Sudáfrica, Tailandia, Túnez, Ucrania, Venezuela, Vietnam.

Bileraren bat egin nahi baduzu gure Bulego Zuzendariekin, bideokonferentzia bidez hitz egin nahi baduzu gure Aholkulariekin edo informazio gehigarria jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Hemen adierazten dizugu zein herrialdek parte hartuko duten ekitaldian eta baita ere zeintzuk diren datak eta harremanetarako pertsonak.

ERREGISTRATU HEMEN SPRIko Kanpo Sarearekin hitzordu bat erreserbatzeko.
ERREGISTRATUTA BAZAUDE, eskatu hemen hitzordua SPRIko Kanpo Sarearekin eta jaso dohainik SPRIren zerbitzuak.

IMPORTANTE: Gogoan izan www.invexport.es web orrian ERREGISTRATU behar duzula ekitaldian DOHAINIK PARTE HARTU nahi baduzu.

Informazio gehiagorako: SPRIko Nazioarte Saila. Tlf: Posta elektronikoa: internacional@spri.es internacional@spri.es

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke