Ikusmen bere fakturazioaren %10 I+G+b-ko aplikazioetan inbertitzen ari da

2015ko Ekaina 26,

Mikel García, Ikusmen enpresaren zuzendari komertziala


Ikusmen artifizialeko sistematan espezializatutako euskal injinerutza Ikusmenek bere fakturazioaren %10a I+G+b-n inbertitu du eta egun Euskadiko zentro teknologiko eta konpainiekin lankidetzan, produktu berritzaile berriak garatzen ari da.

Enpresa bizkaitarraren zuzendari komertzial Mikel Garcíak, enpresaren espezializazio alorrak produktu berritzaileak emaitzatzat duten ikerketa proiektuetan etengabe inplikatuta egotera behartzen diela ziurtatu du.

“Tecnaliarekin batera I+G+b-ren bi aplikazio garatzen ari gara eta beste bat Gestamp-ekin. Seguru asko Ikusmenen fakturazioaren %10ª baino gehiago, tankera honetako aplikazioetara bideratzen da”, ziurtatu du adituak.

Ikusmen artifizialeko sistemak, irudiak biltzeko eta software espezifiko baten bitartez prozesatzeko gaitasuna duen makinerian instalatutako gailuak dira. Ekipo hauek ekoizpen lerroan manufakturatzen ari den produktuaren kalitatea kontrolatzeko funtzioa dute.

Ikusmen sistemak produktuaren akatsak detektatzen ditu eta langile edo makinari ohar bat igortzen dio, akastun elementua ordezka dezan, azaldu du Garcíak.

Gainera, konpainiak 2001 geroztik ikusmen produktuen Cognex estatubatuar enpresarekin ituna mantentzen du, Ikusmeni makinerian bere ekipoa integratzea uzten diona.

Enpresa bizkaitarrak Espainiako iparraldeko makineria berezi eta mantentze handietarako fabrikatzaileen hornitzailea da, baina bizkaitar enpresaren produktuak bere bezeroen esportazio merkatuetara heltzen dira.

Espainiako iparraldearekin batez ere, makineria fabrikatzaile hauekin lan egiten dugu. Beraiek makineria hau atzerrira esportatzen dute eta guk kontrola egiten dugu. Txina, India, Mexiko, Thailandia, makinan integratutako produktua doan tokian, han ere gara”, bukatu du zuzendariak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke