Basque Industry 4.0 ekitaldia, euskal industriaren topagune izan nahi du

2016ko Urria 26,


Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendari Aitor Urzelaik aurtengo edizioaren berrikuntzak azaltzen ditu.

 

Datorren azaroaren 16an Donostiako Kursaal Jauregian egingo den Basque Industry 4.0 ekitaldia bere hirugarren edizioari so egingo dio, Euskadin 4.0 Industriak planteatzen duen paradigma berriaren inguruko hartu-emateko foro eta etorkizunerako ikuspegi desberdinak aztertzeko plataforma bihurtzeko asmoz.

 

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendari Aitor Urzelaik ziurtatu du, jardunaldi honen helburuetako bat “euskal industriaren topagune” bihur dadila dela.

 

Gainera, Urzelaik, aurten ekitaldian Alemaniako Siemens enpresak parte hartuko duela gaineratu du, beti ere 4.0 Industriaren inguruko bere ikuspegia partekatu eta bere inplikazioa Euskadin ezagutzera emateko.

 

Jardunaldian “jarraitu beharreko adibide  bihur daitezen, industria-iraultzaren, 4.0 Industriaren esparruan lan ona egiten ari diren euskal enpresen kasu partikularren” bateratze lana egingo da.

 

Gainera, “etorkizunerako begirada bat” eskainiko duten zentro teknologiko eta eragile zientifikoek parte hartuko dute.

 

Aurtengo berrikuntza nagusien artean, Urzelaik Matching 4.0 sekzioa nabarmentzen du, eta honetan, errotutako enpresak, eskenatoki bera partekatuko du start up batekin, bien arteko sinergia eta lankidetza bideak ikusgai egite aldera.

 

Laugarren industria-iraultza deiturikoak, informazioaren eta komunikazioaren azken teknologiak inguru industrialetan ezartzearen ondorioz sortutako eskenatoki berria deskribatzen du eta cloud computing, Big Data, handitutako errealitatea edo robotika bezalako aurreratutako tekniken erabilera dakar berarekin.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke