Jardunaldi: I+G+B-ren etorkizuna, Europako Ikerketa, Berrikuntza eta Zientziako Komisarioaren arabera

2013ko Azaroa 12,


Aurkezpena

Máire Geoghegan-Quinn Europako Ikerketa, Berrikuntza eta Zientziako Komisarioa Euskadin izango dela aprobetxatuz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak jardunaldi informatzaile-dibulgatzaile bat antolatu du, non Europako komisarioak euskal enpresariei eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareari lotutako profesionalei jakinaraziko baitizkie zeintzuk diren Europako Batzordeak I+G arloan bultzatzen dituen lan ildo nagusiak. Bestalde, Arantza Tapia sailburuak azalduko du zein I+G-ko neurri aplikatu dituen Eusko Jaurlaritzak Europako 2020 Estrategiari egokitzeko.

 

Helburuak

Zuzenean ezagutzea Bruselako mezuak eta estrategia, Máire Geoghegan-Quinn, Europako Ikerketa, Berrikuntza eta Zientziako komisarioaren ahotik.

Jakitea non dagoen Euskadi estrategia horren barruan.

Bi proiektu “eredu” aurkeztea, euskal enpresen aliantzen bidez garatu direnak eta euskal abangoardia berritzailea eta teknologikoa ordezkatzen dutenak.

Elkarrizketarako espazio bat sortzea, non arlo publikoak nahiz pribatuak Komisarioarekin partekatuko baitituzte jardunaldian landutako gaiei buruzko kezkak.

 

Egitaraua

09:25   Hasiera.

Leyre Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Zientzia eta Teknologia zuzendaria.

09.30   “I+G+B Europa 2020”.

Máire Geoghegan-Quinn, Ikerketa, Berrikuntza eta Zientziako Europako komisarioa.

10.00   “I+G+B Basque Country estrategia”.

Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua.

10:15   Apuesta Vasca por la I+D+i Empresarial:

“MARIN-EL Initiative: Offshore Substations”.
Consuelo López Segura. Business Development and Operations Director, IBERDROLA
Luis Malumbres. Head of Innovation and Technological Development. IBERDROLA

“Break the mold: Industrial answers to Biotech needs”
Angel Hernández Meijas, R&D manager, IKERGUNE, Grupo Etxe-Tar

11:15   Mahai-ingurua.
12.00   Jardunaldiaren amaiera.
     

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke