ES | EU


2017ko Otsaila 20


Forotech-Zientzia eta Teknologiaren Astea Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak antolatzen duen ekitaldi bat da, eta bosgarren edizioa egingo du aurten. Hasieratik, topagune bat izan da unibertsitatearen eta enpresen, ikasleen, ekintzaileen eta gizartearen artean. Foroaren helburuetako bat da erakustea zein garrantzitsuak diren ingeniaritza eta teknologia, eta azpimarratzea berrikuntza funtsezko baldintza dela gure enpresen etorkizunerako.

 

Apirilaren 5etik 7ra, Fakultateak tailer eta jarduera praktikoz eta dinamikoz betetako egitarau zabal bat eskainiko du. Egitarau hori adin desberdinetako ikasleei zuzenduko zaie, teknologiara hurbil daitezen modu dibertigarri batean eta esperimentazioaren bidez. Gainera, hitzordua eskatu daiteke aldez aurretik, ForoTech erakusketan bisita gidatua egiteko. Aukera paregabea izango da lagin teknologikoak ederresteko eta kuxkuxean ibiltzeko, gure inguruko enpresen eta ikerketa-erakundeen gaitasun berritzailearen erakusgarri baitira.

Erakusketa teknologikoa Paraninfo klaustroan izango da, goizeko 10:00etatik 19:00etara. Libreki sartu daiteke klaustro horretara, non hogeitik gora lagin teknologiko egongo baitira ikusgai, lagin horien bitartez erakusteko gure inguruko ekintzaile, enpresa eta ikerketa-erakundeek nola sortzen duten balioa eta aberastasuna modu berritzaile batean eta ingeniaritzatik abiatuta:

 

Erakusleak

EDUROBOTIC
Ikasleentzako programazioa eta robotika hezitzailea

URRUNEKO ZIENTZIA – FECYT
Esperimentatzeko modu berriak, Internet izanik esperimentatzeko bitartekoa.

IK4 RESEARCH ALLIANCE
Enpresentzat abangoardiako teknologia garatzen duten Euskadiko 9 teknologi zentro.

DEUSTOTECH LEARNING
Trastea proiektua: teknologiarekin eta teknologiari buruz ikasteko I+G+B

DEUSTO LIFE RESEARCH TIME
Kineage proiektua: zahartze aktibo eta osasuntsua lortzea.

DEUSTOTECH ENERGY
VisionTech4Life (VT4L) proiektua: obra zibilek ingurumenean duten inpaktua, hiper-espektroko ikusmendun kameren bitartez.

DEUSTOKABI
Deusto Entrepeneurship Centre (DEC): ekintzailetza Deustuko Unibertsitatean

CAMP TECNOLÓGICO
Animatronic proiektua, hitz egiteko gai den KBOT androidearekin

CREATIVITIC INNOVA, S.L.
Holodeck– 3D Holographic Desk for Clinical Diagnosis in Nuclear Medicine

DEUSTO MOTO TEAM
Motozikleta elektriko adimenduna, ingurumena errespetatzen duena

NAGAOKA UNIVERSITY OF TECHNOLOGY
Kawaii Rika Project proiektua

DEUSTO INGENIARITZA
2016-17rako titulazio proposamen berria. 4.0 industriarako profesionalak

MUJER TEK SPACE (MTS) – Ingeniaritza Fakultatea / FECYT
Zientzia eta Teknologia pedagogikoa, dibulgatiboa, eta erakargarria, gizartearentzat oro har, eta bereziki neskato, neska gazte eta emakumeentzat.

TECHNOSHOP – Ingeniaritza Fakultatea
Teknologia berriak eta diseinua hurbiltzea hiriko saltokietara.

DEUSTO FABLAB
Sormena, berrikuntza eta garapena proiektu, zerbitzu eta esperientzia berriak diseinatzeko.

 

Deusto Ingeniaritzak eta IK4 Research Alliance erakundeak antolatzen dute foroa, ondoko hauen laguntzarekin: Cimubisa, EJIE, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Emakunde, Vidrala, Microsoft, SPRI Taldea, Samsung, Bilbao Ekintza, Donostia Sustapena -Fomento San Sebastián eta Alzola Basque Water.