ES | EU


2017ko Otsaila 04


Sarri aipatzen ditugu “lankidetza” eta “lankidetzako ekonomia” bezalako kontzeptuak, baina kontzeptu horiek lauso samarrak dira oraindik ere, José Icazak adierazi duenez: “Gure Coworkingeko proiektua ideia horrekin sortu zen; profesionalen topagune bat da, CO (lankidetzan, batera sortuz, partekatuz, coworkingean) LABOR (lanean, jardunean) ANDO (proiektuak, enpresak, startUP-ak, aurrera) dihardutenak”. 

José Icazak eta bere taldeak lankidetzaren kontzeptua atsegin duten pertsonak erakarri nahi dituzte, hau da, beren esperientziak eta ezagupenak partekatzeko prest dauden pertsonak, erakargarriago egin dezaten beren Coworkingerako gune ederra: “Denok dugu zerbait ugari; gure kasuan, espazioa. Ekintzaileok, profesionalok eta enpresariok ezagupen ugari dugu, eta normalean balio handiko Sarea daukagu…”

 

José, has gaitezen Sareari buruz hizketan; ekimen hori munduko beste lankidetza-gune batzuekin batera aritzen da: S2M

Seats2meet (S2M) sarea lankidetzako profesionalen eta guneen Sare globala da. Munduko 23 herrialdetan dago eta 150 gune baino gehiago ditu. Aukera eskaintzen du topaketa digitalak edo pertsonalak, aurrez aurrekoak, egiteko.

Halaber, sare honek aukera eskaintzen du ekitaldietan parte hartu edota munduan barrena sakabanatuta dauden gune horiek guztiak erabiltzeko.

Pertsonok askoz indartsuagoak gara konektatuta gaudenean, eta asko lagundu diezaiokegu elkarri, alferrikako ahaleginik gabe. Horretarako erraztasunak ematen dituzte plataforma digitalak eta gune fisikoek. Ekitaldiak eta dinamikak egiten saiatzen gara, cowerker-ek elkar ezagutu eta harremanak izan ditzaten.

Ideia hori guztiz berria eta berritzailea da; izan ere, kontua ez da gehiago inbertitzea, baizik eta inbertitu dena lankidetzan erabiltzea.

 

ICAZA CoLaborAndo guneak badu berezitasun bat beste guneen aldean, coworkingean diharduten pertsonek “KAPITAL SOZIALA” erabiltzen baitute. 

Seats2meet sarean parte hartzen dugun guneok honela erakusten dugu lankidetzari buruzko gure ideia: “lankidetzako kapital sozialarekin” ordaintzen diren coworkingeko tokiak eskaintzen ditugu.

Coworkingeko toki asko profesionalei eskaintzen dizkiegu (freelance, knowmad… profesionalei), lanerako gune bat behar izaten baitute noizean behin (asteko 40 ordura iritsi arte). Ez dute etxean edo kafetegi batean lan egin nahi, baina coworkingeko gune finkorik ere ez dute behar.

ICAZA CoLaborAndo gunean gure zerbitzuak eskaintzen ditugu (wifia, laneko gunea, etxeak eskainitako kafea, beste coworker batzuen kontaktuak, S2M sarea eta plataforma…), eta ez dira eurotan ordaintzen, baizik eta lankidetzaren bidez!

Eta zer da coworker horiek eskainiriko lankidetza? Gure proiektuari babesa ematea, besterik gabe, hazi dadin eta guztiontzat ona izan dadin: eurentzat eta guretzat. Hau da, ezagupenak partekatuz gainerako coworker-ekin, haien sare sozialak erabiliz gure gunea aipatzeko, interesa izan lezaketen beste pertsona batzuei gomendatuz, etab. Denok dakigu nola “ordaindu” opari bat.

Eurek lan-gune bat lortzen dute kostu ekonomikorik gabe, eta guk, berriz, merkatu askoz handiagora irits gaitezke, euren sareen bidez. Une honetan, hori ez du beste inork eskaintzen. “Benetako WIN-WIN emaitza”.

 

Nolako startUp, ekintzaile eta enpresak daude gaur egun?

Gauza bat baino ez dugu eskatzen, lankidetzaren ideia ulertu eta parteka dezatela. Batzuek hori entzun eta ez dira itzuli; beste batzuek oso gogoko dute ideia, eta erabiltzaile eta eragile bihurtu dira.

Freelance eremua oso zabala da, bere baitan hartzen baititu profesional mota eta profil ugari: prestatzaileak, aholkulariak, teknologoak, programatzaileak, arkitektoak, coachak, etab. Egoera honetan daude arrazoi askorengatik, dela beren erabakiz, dela behin betiko lanposturik ez dutelako, dela lan bila dabiltzalako… Baina ikerketek aurreikusten dutenez, lan arloko etorkizuna autoenpleguaren eta proiektu bidezko lanaren eremuan egongo da neurri handi batean. AEBn, arlo horiek enpleguaren % 40 izango dira 2020an.

Coworking mugimenduak ez darama urte asko, eta gure proiektua berria da; horregatik, une honetan hazkunde fasean gaude gure erkidegoan. Oso garrantzitsua da masa kritikoa lortzea; izan ere, zenbat eta pertsona gehiago izan, orduan eta gehiagok egon nahiko dute, ezagutzaren topagunea izango delako.

Eta, horri esker, beste freelance batzuk erakarriko ditugu, eta baita enpresak ere, erkidego honetan “zertan ari garen” ikusi nahiko baitute. Eta hor egongo dira freelance hauek, beren zerbitzuak eskaintzeko.

 

Bilboko erdigunean bertan dago kokatuta, eta Guggenheimaren alboan!
Instalazioei buruz ere zerbait jakin nahiko genuke.

Proiektu hau ICAZA enpresatik sortu zen. Enpresa hori barne diseinu eta altzarigintza arlokoa da, eta areto bat du 1977tik Mazarredo kaleko 47. zenbakian. Guggenheim museoa gure aurrean kokatu zen.

Oinez 5-10 minutura gaude Tranbiatik, Metrotik eta Bilbobus eta Bizkaibus autobusen geltokietatik. Horrez gain, oso gertu ditugu ibilgailuentzako zenbait aparkaleku ere. Eta noski, bizikletentzako aparkalekua ere badugu; bizikleta da, zalantzarik gabe, Bilborako garraiobide onena.

700 m2ko gunea dugu; bertan daude ohiko negozioa eta Coworkingeko gune berria. Barne diseinuaren arloan gabiltzanez, prestatu dugun aretoak gaur egungo diseinuaren ukitua du eta lanerako eta aisialdirako gune baten funtzionaltasuna.

Gure zerbitzuek helburutzat dute premia hauek guztiak betetzea:

  • Lankidetzako coworkinga eta profesionala; malgutasun handia eskaintzen dugu ordutegi eta prezioetan.
  • Prestakuntza aretoak, freelance edo erakundeentzat. Areto horiek edukiera eta kostu desberdinak dituzte.
  • Bileretako gelak, ezagutza gertu izan nahi duten erakundeentzat.
  • Ekitaldien gela, guneak plus bat eskain diezaion aurkezpenaren edukiari.
  • Bulegoak, egonaldi laburretarako, inbertsiorik eta gasturik gabe; partekaturiko guneak erabiliko dira

… Eta zerbait falta bazaigu, sortu egiten dugu!

 

Toki honetan Diseinuak garrantzi handia du, baita gauzarik txikienetan ere…

Aipatu dugun bezala, ICAZA enpresak 50 urte baino gehiago daramatza Bilbon, eta eskaintzen ditu, bai barne diseinuko eta altzarigintzako zerbitzuak laneko guneetarako (bulegoak), eta bai pertsonen zirkulazio handiko beste gune batzuk (liburutegiak, museoak, egoitzak, areto nagusiak, etab.).

Beti ere, gune horien oinarria diseinu on bat eta estilo garaikidea dira.

Ondo ezagutzen ditugu arlo profesionalean lan egiteko eta harremantzeko joerak eta eremu horretan izaniko aldaketak; horri esker, berehala ulertu dugu Coworkingaren kontzeptua. Era berean, espazioen diseinatzaileak gara, eta gaur egungo estetika globala jarraitu dugu gune hauek aurkezterakoan.

11 pertsona gara eta taldean lan egiten dugu. Bezeroarengan jartzen dugu arreta, eta zerbitzua + kalitatea + prezioa eskaintzen ditugu, ahalik eta ondoen. Urte asko daramatzagu merkatuan, zenbait krisialdi ere igaro ditugu, eta oraindik ere hemen gaude!

Bezero asko izan ditugu urte hauetan guztiotan, publikoak eta pribatuak, industria arloko nahiz zerbitzuen arloko enpresak, neurri eta sektore desberdinetakoak. Pertsonen elkarreragina dagoen lekuetan, diseinaturiko guneak eta altzariak egon ohi dira (mahaiak, aulkiak…). Horregatik, arlo asko hartzen ditugu.

Eta arrakastaren arrazoia, neurri handi batean, gure seriotasuna eta konfiantza da.

 

“Ner Group”en filosofia antzematen da giroan…

2009an, kultura aldaketa egin genuen enpresaren barnean. “Heb estiloa” (Harreman Estilo Berria)” ezarri genuen. Funtsean, hauxe besterik ez da: ohiko kudeaketako estilo bat utzi eta “pertsonetan oinarrituriko” kudeaketa estilo bat hartzea.

Eta kultura aldaketa bat da; izan ere, erakundea aldatu egin genuen, eta gauzak beste modu batera egiten hasi ginen. Gurean aldaketa ez zen izan oso zorrotza; familia enpresa bat garenez, ez zegoen hierarkiarik. Baina harremantzeko beste modu bat ezarri genuen.

Proiektua elkarlanean kudeatu genuen, autokudeaturiko taldeen bidez. Horretarako, ‘heb balioetan’ oinarritu ginen: etika, gardentasuna, komunikazioa, konfiantza, askatasuna, etorkizuneko ikuspegia, elkartasuna, etekina banatzea, gizartean txertatuta egotea… Horri guztiari esker, Proiektu Partekatua garatzen dugu, eta harro gaude bertan parte hartzeaz. Proiektu horren oinarria bakoitzak bere lanaren ardura hartzea da.

Era berean, “Ner group”en partaide ere bagara, talde hori sortu zenetik. Bertan 20 proiektu baino gehiago daude, ikuspegi bera dutenak eta gai asko partekatzen dituztenak, besteak beste, ezagutza, sinergiak, proiektuak eta boluntariotza.

ICAZA Colaborando enpresak lotura handia du “heb estiloarekin”. Eskaintzen dugun “lankidetzako coworkinga” Gizarte Erantzukizun mota bat da; izan ere, finantza-kapitalik kobratzen ez dugunez, laguntza eskaintzen diegu zenbait profesionali, batzuetan baldintza desegokietan lan egiten dutelako, dela etxetik edo dela kafetegi batean, etab. Gune profesional bat eskaintzen diegu, kezka berak dituzten beste pertsona batzuen alboan.

Batzuk harritu egiten dira eta esaten dute… Wifia doan? Tokia doan? Kafea doan? Argi eta garbi diogu: EZ. Guk pertsonei laguntzen diegu, eta badakigu, denborarekin, horrek balioa izango duela gure proiektuarentzat ere.

 

Info gehiago:
www.icazacolaborando.org
www.icaza.es

Icaza Colaborando s2m evento