ES | EU


2017ko Martxoa 01


Ekimen hori aukera bikaina da 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen inguruko ekosistema berritzaile bat indartzeko Zorrotzaurren.

AS Fabrik Bilbao proiektuaren hasiera dela-eta, Mikel Álvarezek, Alkatetza, Garapen Ekonomiko eta Gobernu Oneko zinegotzi koordinatzaileak, Zorrotzaurren gauzatzen ari den ekimen horren garapenari buruzko zenbait xehetasun eman zituen. Ekimen hori urtarrilaren amaieran abiatu zen ofizialki, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok zuzendutako aurkezpen batean. Inaugurazio ekitaldi horretan, ekimena inplementatzeko kontratua sinatu zuten elkarrekin Bilboko Udalak (ekimenaren sustatzaileak) eta bazkide estrategikoek: Bilbao Ekintza, Deusto Foundation-Orkestra, EIKEN, GAIA, IDOM, Mondragon Sustapen Zentroa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Mondragon Innovation and Knowledge eta Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza.

 

ZORROTZAURRE, ERREFERENTZIAZKO EKOSISTEMA BERRITZAILEA

AS Fabrik Bilbao-ren helburua da bertako enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Zorrotzaurre erreferentziazko ekosistema berritzaile bezala finkatzea 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen esparruan. Horretarako, proiektuaren egoitza Zorrotzaurreko iragan industrialeko eraikin publiko bat da, proiektuaren erreferentziazko zentro bezala egokituko dena eta aurreikusitako jardueren bilgune izango dena.

Eraikin horretatik koordinatuko dira datozen hiru urteetan garatuko diren funtsezko lau jarduera, zeintzuen helburua baita indarra ematea ekoizpen-eredu berri bati:

  • Unibertsitateko ikasleei, ekintzaileei eta profesionalei zuzendutako prestakuntza-programak, beraizik pentsatuak 4.0 industriako erronkei aurre egiteko ekonomia digitalean.
  • Alor publiko eta pribatuko eragile edo interes-talde nagusien arteko networking-ekintzak, estrategia efektibo eta eraginkor bakar bat koordinatzeko eta bere bitartez industria-sektoreko premiei erantzuteko.
  • Bilbon egoitza duten startupen merkaturatzea bultzatzeko eta sustatzeko proposamenak, 4.0 industriak nazioartean kokatzeko eskatzen duen ezagutzari, espezializazioari eta teknologiari lotuak.
  • Ideien behatokia eta laborategia abian jartzea, bertatik aztertzeko teknologiaren, 4.0 industriaren eta ekonomia digitalaren arloko joerak, bertatik identifikatzeko nolako erronkak dituzten tokiko enpresek eta irtenbide berritzaileak proposatzeko erronka horientzat.

Talentu eta berrikuntzaren ekosistema bat sortuko da horrela Bilbon, lagungarri izango dena jakintzaren arloko zerbitzu intentsiboetan diharduten tokiko enpresak garatzeko eta industria-sektorea sustatzeko, azken hau aktiboki inplikatu beharko baita eraldaketa adimenduneko prozesuan, bere etorkizuna bermatuko badu. Proiektu hori Europako Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatu du Urban Innovative Actions ekimenaren bidez. 

AS Fabrik Bilbao ekimenak 5.807.642 euroko aurrekontua du, eta horietatik %80a (4.600.000€) Europako Batzordeak onartutako diru-laguntza batekin ordainduko da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez. AS Fabrik beste 378 proposamenekin lehiatu da, zeintzuetatik 20 baino ez baitira izan aukeratuak.

+info: www.bilbao.eus