ES | EU


2017ko Otsaila 08


Arestian itxi du BerriUP ekimenak StartUpentzako Azelerazio Programaren IV. deialdirako proiektuak jasotzeko epea. Ekimen horrek 4 hilabeteko azelerazio-programa dinamiko bat eskaintzen die ekintzaileei, zeinaren bidez jasotzen baitituzte finantzaketa, tutoretza, harreman-sare batean sartzeko aukera, laguntza, babesa eta Coworkingerako espazio bat. 

 

Oraingoan, zifrek parte-hartze marka guztiak hautsi dituzte: mundu osoko 87 StartUp berritzaile hurbildu dira Donostiara, bertatik bertara jasotzeko tutore eta kolaboratzaile taldearen aholkularitza, eta baita ere diru-ekarpen txiki bat. Interes horrek erakusten du BerriUP programak eskaintzen duen laguntza-mota dela proiektu berriak garatzen ari diren ekintzaile askok behar dutena.

 

Italia, Alemania, AEB, Tanzania, Errusia, Argentina, Nigeria, India eta Kolonbia bezalako herrialdeetatik iritsi dira eskaeren erdia baino gehiago; zehazki, 21 herrialdetako 48 StartUpek parte hartu dute. Euskal StartUp-ek, gehienak Gipuzkoakoak, eskaeren %30 egin dituzte. Madril, Bartzelona, Valentzia eta Logroñoko proiektuak ere iritsi dira, besteak beste.

 

Profil askotako proiektuak bildu dira (aplikazio mugikorrak, segurtasun informatikoa, Fintech, industrialak, eCommerce…), eta denak ere berritzaileak eta balio proposamen argidunak. Hautaketa Batzordea hasia da dagoeneko ekimenak ebaluatzen, eta otsailaren 17an elkartuko da erabakitzeko zein StartUpek parte hartuko duten martxoan hasiko den Azelerazio Programan.

 

+info: www.berriup.com