ES | EU


2017ko Otsaila 15


Iaz egin zen lehenbiziko #AupaGu topaketa; Adegiko Ekintzaile Foroak sortutako eta elkarreraginean oinarritutako formatu bat da, komunitate ADNa garatzea helburu duena: “Gure obsesioa da komunitatea sortzea, bertako kideei balioa eskainiz. Eta gure betebeharra da hori guztia modu sortzailean egitea”.

Egunotan, sagardotegi denboraldiarekin batera, Ekintzailetzako Networking-saio berri baterako deialdia egin dute, lehen deialdiaren arrakasta berritzeko. Asmoa da lehen edizio haren antolakuntzan funtsezkoak izan ziren elementu guztiak erreplikatzea, “parte-hartzaile guztien arteko loturazko eta partaidetzazko atmosfera bat sortzeko”.


Aurten, hauek dira anfitrioiak, gonbidatuak, eta hautatutako gaiak:


1.- BERRIKUNTZA SOZIALEKO MAHAIA:

“Enpresa gehiago, enplegu gehiago… arazo gehiago?”
Iranzu Sainz de Murieta (Sinnple) izango da ekitaldiko anfitrioia, eta Andoni Isasti (Cadinox enpresako kudeatzailea), berriz, gonbidatu seniorra. Andonik bere enpresako partaidetza-esperientzia partekatuko du, non langileak integratu baitituzte bai kudeaketan, bai ikuspegian, eta bai enpresaren emaitzetan.

 

2.- “PUBLIZITATEA ETA KONPAINIA:

“Markatzen duten markak”

Imanol Abad (Breaking Molds) izango da ekitaldiko anfitrioia, eta marken sorkuntzako aditua den Susana Quiñones (Loreak Mendian), berriz, gonbidatu seniorra.

 

3.- Nazioartekotze MAHAIA:

“Ehiztarietatik… nekazarietara”

Jesús de la Fuente (Graphenea) izango da ekitaldiko anfitrioia, eta Gustavo Lascurain (Pasaban), berriz, gonbidatua, zeinak ETE esportatzaile arrakastatsu horrekin izandako esperientzia partekatuko baitu ekitaldian.

 

Eta hori guztia berriro ere Araeta sagardotegian; Araeta sagardotegi berezi bat da, “berrituz arriskatzen duen, baina aldi berean tradizioa errespetatzen duen lantalde batek zuzendua”.

 

 

ADEGIko Ekintzailetza Foroari buruz:

Foro honen abentura 2011n hasi zen, Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak (ADEGI) erabaki zuenean programa pilotu bat probatu beharra zegoela Gipuzkoako hainbat startup-ekin, eta startup horien sustatzaileek -hala ADEGI barruan nola Gipuzkoan bertan gauza desberdinak egiteko desiatzen dauden ekintzaile petoak- horretarako borondatea agertu zutenean. Gaur egun, Foroan 75etik gora enpresa berri daude, eta bi baldintza baino ez dituzte bete behar erakundean sartzeko: berrikuntza aktibotzat duen negozio-eredua izatea eta 10 urte baino gutxiago izatea.

+info: http://adegi.es/foroemprendedores/web