Kongresua: FUN & SERIOUS GAME FESTIVAL

2013ko Azaroa 25,


Azaroaren 25tik abenduaren 1 arte, Bilbao bideo-jokoz beteko da “Fun & Serious Game jaialdi honetan. Europako hegoaldean ekitaldirik garrantzitsuena moduan finkatu da bideo-jokoen jaialdia.

 FUN & SERIOUS GAME FESTIVAL

Jaialdiaren hirugarren edizio honetan, Eusko Jaurlaritza SPRIren bidez, BEAZ eta Bilbao Ekintza erakundeen lankidetzari esker, entretenimenduaren sektoreko nahiz joko serioen eta gamifikazioaren arloko proiekturik onenak biltzeaz gain, enpresa-egitura sendotzeko plataforma bat, enpresen artean sinergiak sortu eta ideia berrien jarduera eta garapena sustatzea ere bada.

Azaroa bideo-jokoz beteko da “Fun & Serious Game Festival” jaialdiaren hirugarren edizioarekin. Europako hegoaldean ekitaldirik garrantzitsuena moduan finkatu da bideo-jokoen jaialdia.

Lehiaketaren helburua bideojokorik onenak saritzea da, aisialdiaren eta joko serioen (Serious Games) ataletan, bideo-jokoetan aplikatutako teknologiak hainbat sektoretan aplikatzen ari direlako, hala nola hezkuntzan, osasunean, aeronautikan edo kulturan.

Sari horiekin, sektorearen inguruan dauden estereotipoak baztertu nahi dituzte, eta industria honek merezi duen aintzatespena eman.

Urteko bideo-jokorik onenen sarien gala

Campos Elíseos antzokian sari-banaketa ikusgarria izango da berriro ere, arlo guztietako urteko bideo-jokorik onenak saritzeko. Ezinbesteko ekitaldia da sektorerako, eta izar nagusiek bideo-jokoaren “Oscar” saritzat hartzen dituzte.

Serious Games kongresua

Bilboko Euskalduna jauregian ere ekitaldiak antolatuko dituzte jaialdiaren hirugarren edizioan. Horrela, profesionalei zuzendutako JOKO SERIOEI buruzko kongresua izango da berriro. Hor, sektoreko pertsona ospetsu adituek parte hartuko dute. Industriaren profesionalen artean networkinga sustatzen duen eremua bilatzen ari gara.

Publiko guztientzako jarduerak

Horrez gain, zenbait hitzaldi, premiere eta publiko guztientzako jarduerak prestatu ditugu, Bilbo, 5 egunetan, bideo-jokoaren munduko erreferentea bihur dadin. Bestalde, e-Sport lehiaketa ikusgarria ere antolatu dugu, eta erakusketa-eremu zabala izango dugu merkatuaren azken nobedadeak probatzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke