Brasil: Negozio aukerak

2013ko Abendua 02,


Brasil munduko merkatu erakargarrienetako bat da inbertitzeko.

Brasil izango da, aurreikuspenen arabera,  nazioarteko inbertsio gehien jasoko duen herrialdea 2014ra arte. Espainiako inbertsioen mundu mailako lehen jomuga da eta inbertsio horien zenbatekoa 65.000 eurotik gorakoa da.

Munduko Bankuaren arabera munduko seigarren ekonomia da, munduko bosgarren herrialde hedatuena eta bosgarren populatuena. 2014an Futboleko Mundiala jokatuko da Brasilen eta 2016an Joko Olinpikoak.

Brasil 43. postuan dago Euskadiko inportazioen rankingean 40.260 mila eurorekin, eta 13. postuan esportazioen rankingnean 362.342 mila eurorekin.

Gaur egun Euskadiko hainbat sektoretako ia ehun enpresa daude Brasilen, batzuk ezarpen produktiboak eta beste batzuk ordezkaritza komertzialak.  Hauek dira enpresa horiek lantzen dituzten sektore nagusiak: autoen zatiak, instalazio siderurgikoak, industri automatizazioa, aeronautika, ingeniaritza eta eraikuntza, ontzigintza, makina-erreminta, energia, trenbideak, softwarea, ingurumena, bioteknologia, elikagaiak eta abar.

Brasilek eskaintzen dituen negozio aukera nagusiak sektore hauetan daude: ur-baliabideak, oinarrizko saneamendua, energia, ingurumena, eraikuntza eta ingeniaritza, garraioak, IKTak, automobilgintza, petrolioa, gasa eta ontzigintza.


PROGRAMA

16:30 Hasiera. SPRIren Nazioarte Saileko zuzendaria. Miren Madinabeitia
16:40 Brailgo ohorezko kontsula Bilbon. Tomás González
17:00 Brasilgo enbaxadorea Espainian. Paulo C. de Oliveira Campos
17:20 Brasilgo Komertsio Ganbarako Espainian presidentea. José Gasset
17:40 Brasil, un gran mercado en expansión sostenida” liburuaren aurkezpena.

(2. edizioa). Gonzalo Solana

18:00 Espainiako enpresa baten esperientzia Brasilen
18:20 Galderen txanda
Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke