UPV/EHU-k, egunkari eta azukreetan oinarritutako material sentsore bat garatu du

2017ko Otsaila 13,

Erlantz Lizundia, UPV/EHUko Kimika Fisikoa Saileko ikertzailea

Ikertzaile talde batek, beren osagaiek erakusten duten fluoreszentziagatik, metal- detektagailu gisa abil daitekeen material bat diseinatu du

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kimika-Fisika saileko ikertzaile talde batek, sentsore gisa erabil daitekeen material bat garatu du, lehengai gisa, azukrea eta egunkariak erabilita.

 

Zelulosazko nanokristalak (CNC, ingelesezko siglen arabera), zelulosatik erauzitako produktu bat dira eta, baldintza berezi batzuetan, helize itxura edo, gauza bera dena, egitura kiral nematikoa deiturikoa lor daitezke, kristalen ordenatutako geruzen egituraketaren bitartez.

 

Testuinguru honetan, ikertzaileek karbonozko nanopuntuak erantsi zizkioten egitura horri; nanopartikula hauek fluoreszenteak dira –kolorea igortzen dute argi ultramorearekin kitzikatzean-  eta lehengai gisa azukrea erabilita lor daitezke. “Nanopartikula hauek, glukosa, tratamendu hidrotermal batean probatzean erdietsi nituen, ura eta beroa besterik ez erabilita, eta prozesu azkar eta merke baten bitartez”, nabarmendu du UPV/EHUko ikertzaile Erlantz Lizundiak.

 

Unibertsitatek komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, lortutako materiala ingurumenarekin adeitsua da, izan ere, ez baita toxikoa eta bere lehengaiak berriztagarriak baitira. Horrez gain, hauxe lortzeko erabilitako sintesi prozesua azkarra, sinplea eta eskalagarria da.

 

Beren propietateengatik bereziki aproposa da, burdinaren presentzia detektatzeko, horregatik oso baliagarria da, ingurumen- kutsadura edo gorputzean metalak antzemateko.

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke