Unibertsitateko 25 ikaslek kontaktuak egin dituzte enpresekin Tecnun Enplegu Foroan parte hartu ondoren

2013ko Otsaila 28,


– Iñigo Urkullu Lehendakaria inagurazio ekitaldian izan zen.

Tecnun Enplegu Foroaren XX. edizioan hainbat euskal enpresak parte hartu zuten eta baita ere BIC Berrilan, Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak; hala, unibertsitateko 25 ikaslek adierazi dute praktikak egin nahi dituztela zentro horri lotutako enpresetan, zeina ekintzailetza bultzatzeko sortu baitzen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak (SPRIren bitartez), Gipuzkoako Foru Aldundiak, Debabarrenako Ekonomi Garapenerako Elkarteak eta Donostia eta Hernaniko Udalek lagunduta.

Asturiasko printzeak eta Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu zuten Donostian ospatutako eta Nafarroako Unibertsitateak sustatutako ekimen honen inaugurazio ekitaldian. Argi geratu da ekimen arrakastatsua izan dela, besteak beste, sektore hauetako 3 enpresa-ideia berri eta karrera amaierako 5 proiektu aurkeztu baitira: telekomunikazioak, teknologia berriak, industria ingeniaritza, eta abar.

TECNUN-Nafarroako Unibertsitateko Enplegu Foroaren helburua da enpresen eta azken ikasturteetako ikasleen arteko zuzeneko harremana bideratzea. Enpresek aurkezpenak, elkarrizketak eta errekrutamendu prozesuak egin dituzte, karrera amaierako proiektuak, praktikak eta lehenbiziko lanpostua bilatzen laguntzeko.

Bic Berrilan-ek foroan parte hartu du ikasleen artean espiritu ekintzailea sustatzeko eta berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzeko, funtsezko eragileak baitira unibertsitatearen esparrutik enpresa ekimen berriak abiarazteko. Bic Berrilan-eko arduradunek bitartekari-lana ere egin zuten start-up enpresen eta ikasleen artean, praktiketarako edota karrera amaierako proiektuetarako elkarrizketak bideratzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke