ES | EU


2017ko Otsaila 14


DANOBATGROUP euskal talde industrialak, Tecnun-eko Ingeniaritza Industrialeko masterreko ikasleek egindako lan bat saritu du

 

Makina erremintaren DANOBATGROUP gipuzkoar fabrikatzaileak, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Goi Eskolako, Tecnun-eko Ingeniaritza Industrialeko Masterreko ikasle talde batek burututako lan bat, garapen industrialeko proiektu onenatzat eman du.

 

Euskal taldeak eta Tecnun-ek 2015eko abenduan sinatutako lankidetza akordioan kokatutako saria da hau. Hitzarmenaren helburua, ikasleen bikaintasun formakuntzari eustea, mundu profesionalean sartzen laguntzea eta ikasgeletan lortutako ezagutza fabrikazio industrialaren benetako esparruetara eramatea da.

 

Ikasleek, “Tuba eta kupletako tornuak, mekanizazioaren inguruenean” proiektua gauzatu dute fabrikazio aurreratuan espezializatutako IK4-IDEKO talde eta zentro teknologikoaren instalakuntzetan.

 

Ikasleek, profesionalen etengabeko babesa izan dute, eta automatizatutako fabrikazioaren sistemen, robotika industrialaren edo diseinu eta doitasun-ingeniaritzaren inguruko formakuntza teorikoan eta praktikoan lagun izan dituzte ikasleek.

 

Ikasle taldeak, DANOBATGROUP-ek planteatutako problematika batentzako soluzioa proposatu behar izan dio eta euskal konpainiako profesionalez, Tecnun-eko irakaslez eta IK4-Ideko-ko ikertzailez osatutako tribunal baten aurrean beren proposamena defendatu behar izan dio.

 

Sarien edizio honetan 64 ikaslek parte hartu dute. Euskal fabrikatzaileak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, iniziatiba honek, etorkizuneko ingeniariei, prestakuntza altu bat lortzeko beharraz kontzientziatzeko aukera eskaintzen die, beti ere, makina erremintaren etorkizunak opatzen dituen etorkizuneko erronkei arrakastatsu aurre egiteko.