Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Ekaina 09,


Irizarrek errekor historikoa lortu du fakturazioan 556 milioi euroko salmentei esker

izar Taldeak 556 milioi euroko errekor historikoa lortu zuen 2013ko fakturazioan, eta kopuru horren %88 esportazioari dagokio. Iaz, konpainiak 5.368 autokar fabrikatu zituen guztira Ormaiztegin eta mundu osoko beste bost herrialdetan dituen instalazioetan

Ona eta Zayer enpresek Makina Erremintako Diseinu eta Berrikuntzaren Sari Nazionala lortu dute

Ona Electroerosion eta Zayer konpainia gipuzkoarrek Makina Erremintako eta fabrikazio-teknologietako Diseinu eta Berrikuntzaren Sari Nazionala lortu dute golardo hauen XI. edizioan.

Ulma munduko bigarren etxebizitza-eraikin altuenaren eraikuntzan parte hartzen ari da

Ulma Construccion konpainia World One King Tower deritzon munduko bigarren etxebizitza-eraikin altuenaren eraikuntzan –117 solairu izango ditu– parte hartzen ari da Bombayn (India).

Eusko Jaurlaritzaren Industria-Makineriaren Renove programako eskaerek %70ean gainditu dituzte eragindako inbertsio aurreikuspenak

420 enpresak gainditu egin dituzte Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak sustatu eta SPRIk kudeatutako Industria-Makineriaren Renove Programak ezarritako hasierako helburuak, 489 eskaera aurkeztu baitituzte.

Euskadiko ingurumen-adierazleek iraunkortasunaren aldeko aurrerakada positiboa islatzen dute

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuak Euskadiko 2013. urteko ingurumen-adierazleei buruzko txostena aurkeztu du, eta agiri horren arabera, Euskadiko ingurumen-adierazleek iraunkortasunaren aldeko aurrerakada positiboa islatzen dute.

Tripadvisor-ek Bikaintasun-Ziurtagiria eman dio Barceló Bilbao Nervión hotelari

Barceló Bilbao Nervión hotelak bidaietan espezializatuta dagoen TripAdvisor webgunearen Bikaintasun-Ziurtagiria jaso du, erabiltzaileek eman dioten puntuazio altuagatik.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke