Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Ekaina 02,


Tecnifuellek bere industria-prozesuak hobetu ditu goi-kalitatean lehiakorragoa izateko

Makina erremintako industriarako elementu osagarrien fabrikazioan diharduen Tecnifuelle konpainia industria-prozesuak hobetzeko fasean murgilduta dago goi-kalitateko eskaintzan lehiakorragoa izateko asmoz.

 

Basque Culinary Center-ek elikadura arloko enpresei zuzendutako start-upen azeleragailu batean parte hartu du

Basque Culinary Center-ek, Mugaritz eta Mapamundi bezalako konpainiekin batera, elikadura sektoreko start-upak ezeleratzeko Dig Eat All izeneko programa abiarazi dute, Altazor Ventures-en lidergopean.

 

Euskal elikadura sektoreak esportazioak bikoiztu ditu 2009tik 2013ra bitartean

Euskal elikadura eta edarien sektoreak esportazio-kopuruak bikoiztu ditu azken bost urteotan, 2009an lortutako 510 milioi eurotik 2013an izandako 980 milioi eurotik gorako kopurura igaro delarik, Estrategia Empresarialek jakinarazi duenez.

 

Ormazabalek joint venture bat sortu du Tenaga Conmutación Berhad-ekin Malaysian

Ormazabal industria-konpainia bizkaitarrak joint venture bat eratu du Malaysian Tenaga Conmutación Berhad enpresarekin, Asiako herrialde hartan gasaren isolamendu integralerako zelden muntaketa eta kableatze-lanak hasteko.

 

Deusto Business School-ek Luc Theis luxenburgotarra zuzendari nagusi izendatu du bere nazioartekotzea indartzeko

Deusto Business School-ek hezkuntza saileko zuzendari nagusi izendatu du Luc Theis luxenburgotarra. Sailak etengabeko prestakuntzarako programa guztiak biltzen ditu, esperientzia profesional sendoa eskatzen duten MBA desberdinak barne.

 

Makina Erremintaren Biurtekoak %12 gehitu du 2014an enpresen parte-hartzea

Datorren astean Bilboko BECen egingo den Makina Erremintaren Biurtekoak 27 herrialdetako 1.314 konpainia erakuketari bilduko ditu aurten, aurreko edizioan baino %12 gehiago.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke