Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Maiatza 26,


Globopek Munich-eko Unibertsitateko ikasleak gidatu ditu euskal enpresa eta zentro teknologikoetara egin duten bisitaldian

Mugikortasun Klusterreko kide den Globope konpainia, Munich-eko Unibertsitatean Enpresa-Administrazioa ikasten ari den ikasle-talde baten anfitrioia izan zen, hemengo hainbat enpresa, zentro teknologiko eta plataforma logistiko ezagutzeko egin duten bisitaldiaren barruan.

 

Ingeteamek autobus elektrikoei 120 kilometroko autonomia erraztuko dien kargagailu-sorta berri bat merkaturatu du

Ingeteam euskal konpainiak merkaturatu berri duen autobus elektrikoetarako kargagailu-sorta berriak hiri barruko ibilgailu horien energia-behar handia estali eta 100-120 kilometroko autonomia izateko aukera ematen die.

 

Pausokak Latinoamerikan oinarritu du bere nazioartekotzea, hiru formaturen banaketaren bitartez

Aurrerapausoa eman du bere nazioartekotzea finkatzeko, Latinoamerikan Iruzurgilea, Jakintsuen Batzordea eta Izarrak Kalean deritzen formatuak banatzea erraztuko dion akordio baten sinaketari esker.

 

Mugikortasun Klusterrak garraio-sistema adimendunen Europa mailako topaketa nagusiaren sustapenean parte hartuko du

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak Garraio-Sistema Adimendunen Europa mailako topaketa nagusitzat jotzen X ITS Europa Biltzarraren inguruko sustapen lanetan parte hartuko du. Biltzarra Helsinkin egingo da, ekainaren 16tik 19ra bitartean

 

Mercedes-ek Gasteizen fabrikatuko du Vito furgoneta berria munduko merkatu guztietarako

Mercedes-Benz-en Gasteizko faktoriak Vito furgonetaren modelo berria eta V Class luxuzko monobolumena fabrikatuko ditu mundu osorako, EEBB, Kanada eta Latinoamerikako herrialdeak barne hartuta

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke