Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Maiatza 19,


Deustuk Enpresa-Diplomaziari buruzko jardunaldiak antolatu ditu diziplina hau ezagutzera emateko

Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School-ek eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateak euskal ehun produktiboko erreferentziazko enpresa eta erakundeei zuzendutako Enpresa-Diplomaziari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte, kudeaketa-esparru berritzaile hau ezagutzera emateko asmoz.

TECNALIAk herritarren behatokiak sortu ditu hirietako Ingurumena hobetzeko

TECNALIA ikerketa aplikatuko zentroa, CITI-SENSE europar proiektuaren barruan, herritarren behatokiak garatzen ari da, Ingurumenarekiko kontzientziazioa areagotu eta herritarrei hirietako ingurumen-gobernantzan parte hartzeko aukera errazteko asmoz.

Icolandiak ipuinetan inspiratuta lantzen dituen barruko parkeen nazioartekotzea bultzatzen dihardu

Barruko parkeen fabrikazio eta instalazioan espezializatuta dagoen Icolandia enpresa bizkaitarra bere eskaintza nazioartean bultzatzen ari da, ipuin eta pertsonaietan inspiratu eta haurrei fantasia eskaintzea xede duten diseinuen bitartez.

Oinarrik abal gehiago formalizatu ditu krisia hasi denetik 1996tik 2009ra bitartean baino

Enpresa txiki eta ertainen (ETE), autonomoen eta Ekonomia Sozialeko erakundeen finantzaketan espezializatuta dagoen Oinarri SGR Elkarren Bermerako Sozietateak, egungo ziklo ekonomiko latzean ETEak finantatzen laguntzearen aldeko zeregina aldarrikatu zuen Gasteizko Artium Museoan antolatutako Akziodunen Batzarraren barruan. 

MUk eta Teamlabs-ek ekintzailetzaren arloko eskaintza akademiko ezagutarazi dute Bartzelonak

Mondragon Unibertsitateak eta Teamlabs-ek Bartzelonan aurkeztu dute LEINN deritzon gradua, Espainian ekintzaile eta berritzaile gazteei zuzenduta eratu den gradu ofizial bakarra, Makers of Barcelona (MOB) co-working zentroan ezarriko dena

Hogei euskal enpresak elkarren artean parte hartuko dute Anberesko Breakbulk logistika azokan

Bilboko portu komunitateko hogei bat enpresak, Bilboko Portu Agintaritza bera tarteko dela, Anberesen antolatzen den Breakbulk azokan parte hartuko dute berriro ere, stand bateratu baten bitartez.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke