Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Maiatza 12,


Gestionet Kolonbian kontsolidatu eta simulagailuen Mexikoko merkatuan sartu da

Advergaming-aren arloko Gestionet enpresa bizkaitarra, simulagailuen Estatuko merkatuko erreferentea, Kolonbiako merkatuan duen posizioa sendotu eta Mexikon ere sartu da bere produktuei esker, Estrategia Empresarial-ek jakinarazi duenez.

 

Asmaola sareko Lanbide-Heziketako zentroek gazteei zuzendutako enpresa-asmoen lehiaketa abiarazi dute

Asmaola Berrikuntza eta Teknologia-Transferentziako Sareari atxikitako Lanbide Heziketako zentroek gazteei zuzendutako “ASMAOLA+” enpresa industrialen ideia-lehiaketaren lehen edizioa abiarazi dute.

 

Bizkaiko Badiako birgasifikazio-instalazioa Kantabriarekin lotzen duen gasbidea inauguratu da

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Juan Ignacio Diego Kantabriako presidenteak Bilbo-Treto gasbide berria inauguratu dute ofizialki. Azpiegitura honek 53 kilometroko luzera du, eta amaiera eman dio Euskadik 1980an energiaren arloan hasitako apustu energetikoari, Estrategia Empresarial-ek jakinarazi duenez.

 

IXYS konpainia teknologiko iparramerikarrak zirkuitu integratuetan espezializatutako INCIDE enpresa gipuzkoarra erosi du

Nasdaq-en kotizatu eta Kalifornian egoitza duen IXYS konpainia teknologiko iparramerikarrak INCIDE enpresaren erosketa adostu berri du. CEIT-IK4ren spin-off hau zirkuitu integratuen diseinuan eta irrati-frekuentziako komunikazioetan espezializatuta dago.

 

Jardunaldi batek matematika aplikatzeak enpresen arrakastarako duen potentziala erakutsi du

Zientziek eta bereziki matematikak enpresen arrakastari egin diezaioketen ekarpena da, Innobasquek, BCAMen eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren lankidetzaz, antolatu duen “Soluzio Berritzaileak matematikatik” delako jardunaldian bildutako ondorioetako bat.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke