Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Maiatza 05,


EVEk, Petronorrek eta Repsol Fundazioak energia-eraginkortasunari buruzko eztabaida bat babestu dute Bilbon

Energiaren Euskal Erakundeak (EVE), Repsol Fundazioak eta Petronorrek Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu zuten energia-eraginkortasunari buruzko jardunaldiak energia sektorearen etorkizuneko erronak sektoreko pertsona eta erakundeen artean eztabaidatzeko aukera eman zuen.

 

Iberdrolak Tecnaliari enkargatu dizkio lurpeko zenbait elektrizitate-linearen instalazio ondoko saiakuntzak

Iberdrolak 1,6 milioi euroko kontratua esleitu dio Tecnaliari, 132 eta 220 kilovoltioko lurpeko tentsio handiko lineen intalazio ondoko saiakuntzak egin eta behar bezala funtzionatzen dutela berma dezan.

 

Irizarrek bere marka-irudia sustatu du Mexikon Expo Foro 2014 delakoaren barruan

Irizar Taldeak Mexikon dituen bezero eta laguntzaileek enpresa gipuzkoarrak antolatutako galako afari batean parte hartu zuten Mexikon, Expo Foro 2014 deritzon garraio-azokaren barruan, Irizarren marka-irudia indartzeko.

 

Gipuzkoako hotel-konpainiek ‘Hoteles de Gipuzkoa’ marka sortu dute testuinguru ekonomikora egokitzeko

Aspagi elkarteari atxikitako Gipuzkoako hotel-konpainiek ‘Hoteles de Gipuzkoa’ marka sortu dute, iaz eszenatoki ekonomiko berriaren eraginez abiarazitako gogoeta estrategikoaren ondorioz.

 

Sariki ITPren hiru dimentsioko metrologiaz arduratuko da datozen hiru urteotan

Metrologian espezializatuta dagoen Sariki konpainia gipuzkoarrak ITPrekin lortu duen akordioaren arabera, datozen hiru urteotan, turbina aeronautikoen fabrikatzailearen hiru dimentsioko ikuskaritza metrologikoko prozesuak eta ekipamendu berriak hobetzeaz arduratuko da, Estrategia Empresarial-ek jakinarazi duenez.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke