Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Apirila 28,


Euskadin iazko urtarriletik irailera egindako inbertsioaren %71,5 Luxenburgotik etorri zen

Luxenburgoko enpresek 635,5 milio euroko guztizko balioa duten inbertsioak egin zituzten Euskadin iazko urtarriletik irailera bitartean, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) epealdi horretan jaso zuen atzerriko inbertsioaren –889 milioi euro guztira– %71,5.

       

Peru euskal hazkunde-ereduan interesatuta dago, eta bertako merkatua eskaini die euskal enpresa txiki eta ertainei

Deia egunkariari emandako elkarrizketa batean, Bernardo Muñoz Peruren Espainiako aholkulari ekonomiko eta komertzialak herrialde hartan Euskal Autonomia Erkidegoak berrikuntzan oinarrituta garatu duen hazkuntza-eredua bereganatzeko dagoen interesa azaldu du, eta horren haritik, SPRIren kanpoko aholkularien urteko topaketa batean, herrialde hartako merkatua eskaini die euskal enpresa txiki eta ertainei.

       

40 enpresa aurkeztu dira Toribio Echevarria sarietara

Aurten, 40 enpresa aurkeztu dira guztira Toribio Echevarria Sarietara. Euskadiko enpresa munduan dauden tradiziorik handieneko golardoak ditugu Toribio Echevarria Sariak.

       

Garapenerako Banku Interamerikarrak Latinoamerikan garatu beharreko proiektuetarako finanatzaketa lortzeko gakoak azaldu ditu

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIren bidez, informazio-jardunaldia antolatuko du apirilaren 29an Bilbon, Garapenerako Banku Interamerikarraren (BID) laguntzaz, Latinoamerikan egin beharreko inbertsio-proiektuetarako finantzaketa lortzeko gakoak azaltzeko asmoz.

       

Ingeteam-ek %46ko kuota lortu du Mexikoko inbertsore fotovoltaikoen merkatuan

Mexikoko eguzki-energia instalatuaren %46 Ingeteam-en inbertsore fotovoltaikoez hornituta dago. Euskal enpresa 1998an finaktu zen herrialde hartan, eta ezarpen goiztiar horren ondorio dugu merkatu-kuota hori lortu izana, Estrategia Empresarialek jakinarazi duenez.

       

ITPk motorretarako hodiez hornitzeko kontratua berritu du Rolls-Roycerekin

ITP Taldeak ITP Externals filialaren bitartez akordioa lortu du Rolls-Royce-rekin motor desberdinetako hodien hornikuntza-kontratua datozen bost urteotarako berritzeko.

       

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke