Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Ekaina 23,


CAFek 21 unitate fabrikatuko ditu Istanbulgo metrorako

Istanbulgo tren metropolitarra kudeatzen duen konpainiak Mitsubishi japoniarrari eta CAFi esleitu die hiriko metrorako tren-horniketa, 119 milioi euroko zenbatekoaren truk

I+G+Baren aparteko finantzaketarako aukera emango duen europar estrategia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak

«Euskal I+G+Ba Europan 2014-2020 Koaderno Estrategikoa», Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea egituratzen duen bitartekoa, aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak Euskalduna Jauregian. Europako Horizon 2020 esparru-programa berrian parte hartzeko helburuak proposatzen ditu, eta horiek betetzeko, laguntza-zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei eta eragileei.

Ordenagailuak begiez kontrolatzeko sistemak garatzen dituen Irisbond konpainiak Euskadiko Ekintzailea XXI saria irabazi du

Ordenagailuak begiez kontrolatzeko sistema aurreratuak garatzen dituen Irisbond konpainiak Euskadiko 2014. urteko Ekintzailea XXI Saria irabazi du. Golardo honek La Caixako akonpainamendu eta networking programarako sarbidea eskaintzen du, baita Cambridgeko Unibertsitateko eta nazioarteko berrikuntza-zentroetako egonaldiak eta 5.000 euroko diru-saria ere.

Movilens euskal konpainiak mugikorreko pantaila irakurtzeko betaurreko eramangarriak sortu ditu

Movilens euskal konpainiak mugikorretako pantailen ikuspena errazten duten poltsikoko betaurrekoak sortu ditu, Pinch-Nose motako lotura dutenak, hau da, sudurrean belarriei lotu gabe jartzen direnak.

Ormazabalek Alemanien duen posizioa indartu du Leipzig-en zabaldu duen bulego berriari esker

Ormazabal euskal enpresak Alemaniako elektrizitate arloko ekipo-ondasunen sektorean duen posizioa indartu du, Leipzig hirian zabaldu berri duen bulegoari esker. Aurrerapauso honen helburua, enpresa honek herrialde horretan izan duen azken urteotako hazkunde etengabeari eusten laguntzea da.

San Sebastian Gastronomikak XVI. edizioko edukiak aurkeztu ditu Vico-ko sukaldaritza-festan

San Sebastian Gastronomika azokak, urriaren 5etik 8ra bitartean Italia herrialde gonbidatua dela egingo duen XVI. edizioko edukiak aurkeztu ditu Vico-ko (Italia) sukaldaritza-festan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke