Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Apirila 22,


Antxon López Usoz, Danobat Group-eko berrikuntza zuzendaria, AFMko presidente berria

Antxon López Usoz, Danobat Group-eko Berrikuntza Zuzendaria, Makina-erreminta, osagai, tresna eta osagarrien Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteko Presidente aukeratu berri dute bi urterako.

 

Arantza Tapiak Jarduera Ekintzaileari Laguntzeko Erakunde arteko Planaren aurkezpena egin du Eusko Legebiltzarrean

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Arantza Tapiak, Jarduera Ekintzaileari Laguntzeko Erakunde arteko Plana aurkeztu du Eusko Legebiltzarraren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Batzordean, eta horrela, Euskadiko Ekintzaileei eta Enpresa Txikiari Laguntzeko 16/2012 Legearen bitartez hartutako konpromisoari erantzuten dio. Izan ere, honako hau dio 13. artikuluan: «Eusko Jaurlaritzak jarduera ekintzaileari laguntzeko erakunde arteko plan bat landuko du, lau urteko izaera izango duena»

 

Tecnalia, ate korazatuak probatzeko akreditazioa lortu duen Espainiako lehen laborategia

Tecnalia Korporazio Teknologikoak ENAC-en (Akreditazio-Erakunde Nazionala) akreditazioa lortu du ate korazatuak probatzeko. Hauxe da laborategi batek lor dezakeen kalitate-bereizgarririk handiena.

 

Wavegarden-ek surfa lehorrean praktikatzeko Erresuma Batuko lehenengo parkearen eraikuntza sinatu du

Wavegarden enpresa gipuzkoarrak, olatu artifizialak sortzeko garatu duen teknologia esklusiboaren lehenengo salmenta sinatu du Erresuma Batuan, Gales iparraldeko parke akuatiko batean instalatzeko asmoz.

 

Iturria: Euskadi+innova

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke